Alfred the Great (euskaraz Alfredo Handia) 1969ko Clive Donner ingeles zinema zuzendariaren historia filma bat da.
Argumentua
Wessex erresumako Alfredo (David Hemmings) printze gastea fraide izateko izendapenerako prestatzen ari da, baina Guthrumen (Michael York) buruzagitzapean dauden daniar bikingoen gudarosteak Wessex erresuma inbaditzean, Alfredok fraide izateko zuen asmoa lagako du. Alfredoren anaia eta Wessexko erregea den Ethelredek (Alan Dobie) izaera ahula du eta bikingoei ozta-ozta egiten dien aurre, guduzelaian hiltzen delarik. Alfredo errege berria bilakatu eta Guthrumekin hainbat guduetan borrokatuko da, azkenean Alfredo garaile atera eta Wessex nahiz Ingalaterra osoko heroi nazionala bilakatuz. Halere, gerrak Alfredorengan eragingo du, aurretik Jainkoaren zerbitzari izan edota buruzagi gerlaria izatearen arteko zalantza piztuko zaiolarik. Bestalde, Alfredo gaztea Aelhswith (Prunella Ransome) printzesarekin ezkondu zen, handik gutxira Guthrum eta bikingoak beste erasoaldi batekin itzuliko direlarik. Alfredok berriz ere Guthrum guduzelaian azken gudu batean garaitu eta bere erresuma salbatuko du, bide batez, bere arimaren barne-gatazkak ere konponduz.
Aktoreak
Kanpo estekak