Alfontso Maria Ligorio (Marianella, Napoliko Erresuma, 1696ko irailaren 27a - Pagani, Napoliko Erresuma, 1787ko abuztuaren 1a) italiar erlijioso, teologo, idazle eta apezpiku katolikoa izan zen, erredentziotarrren ordenaren sortzailea. Gregorio XVI.ak kanonizatu zuen 1839an, eta Pio IX.ak Elizako Doktore izendatu zuen 1871n. Haren eguna abuztuaren 1ean ospatzen da.
Bizitza
Napoliko eskualdea berriro kristautzeari ekin zion, eta Erredentore Guztiz Santuaren Kongregazioa sortu zuen 1732an. Ekiprobabilismo deituriko teologia moraleko sistema sortu zuen, probabilismo eta zorrozkeriaren arteko jarrerak aldezten dituena. Obra nagusiak ditu Mariaren gloriak (1750; Gregorio Arrueren euskal itzulpena, 1900) eta Teologia morala (1753-1755).
Erreferentziak