Alfontso Ingalaterrakoa (Baiona, 1273ko azaroaren 24a - Windsorko gaztelua, 1284ko abuztuaren 19a) ingeles infantea izan zen. Eduardo I.a Ingalaterrakoa eta Leonor Gaztelakoaren semea, aitaren oinordekoa izan zen bere bizitza laburrean. Florentzio V.a Holandakoaren alaba zen Margaritari ezkon-hitza eman eta handik gutxira hil zen.