Plantagenet[1] etxea edo Plantagenet leinua1154 eta 1485 bitartean Ingalaterrako Erresuman erregetzan egon zen leinua izan zen. Plantagenet leinuko azkenari erregetza uztera behartu zutenean, koroa ordu arte bigarren mailakoak ziren bi dinastien eskuetara iragan zen: hasiera batean Lancaster etxea eta ondoren York etxea. Azkenik 1485eanRikardo III.a Ingalaterrakoaren heriotzarekin Plantagenet leinuari amaiera eman eta Tudor etxearen erregetzari hasiera eman zitzaion.