- Artikulu hau kanta egile zuberotarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxekopar (argipena)».
Alexis Etxekopar, Attuli[1] ezizenez ere ezaguna (Barkoxe, 1924ko otsailaren 10a - ib., 2005eko abenduaren 27a), kanta egile zuberotarra izan zen.
Biografia
Etxekopar Barkoxekoa zen eta Larraja auzoko Etxekopareberrian laborantzan aritzen zen lanbidez eta bertan bizi familiarekin.
Bigarren Mundu Gerran gaztea zela parte hartzea ere egokitu zitzaioan.
Lanak
XX. mendearen erdialdean Zuberoa mailan Etxahun-Iruriren parean agertzen zen kantak egiten. Berak egindako abestiak alaiak eta hunkigarriak dira; euskararen galtzeaz kezka erakusten dute eta zenbait antologiatan agertzen dira.[2]
Hala ere, iruritarra ez bezala ez zuen maite plazan publikoaren aurrean aritzea. Horregatik bere ekoizpena ez da oso ezaguna eta baliteke gehiago txokoren batean agertzea. Davantek bere erreferentziazko antologian kanta hauek aukeratu zituen:
- Pilotarien Biltzarra. Arrakasta handia bildu zuena eta oraindik ere sarritan kantatua. Zuberoako auzoherria den Landako Arguibelle[3] taldeak argitaratutako Agor en Bearn diskoan jaso zuten, adibidez. Ikus "Diskografia" atala.
- Sorleküa kitatüz.
- Bihotzeko argia.
- Denak dira xorrotxarenak.
Jin baledi kanta Jojo Bordagarai eta Ramuntxo Karrerek berari enkargatutakoa da, zioten estimuaren seinale. Jojo eta Ramuntxo izenpean argitaratu zuten Zure kanpoetara diskoan.[4]
Bere bizitza zein obra ezezagunaren datu gehiago argitara eman dira 2010ean: Patrick Keheille herrikideak egindako Xahakoa[5] bere omenezko pastorala taularatu du Barkoxek. Xahakoa kanta oso ezaguna da Euskal Herri osoan baina gutxik dakite egilea Attuli dela. Trajerian protagonistaren papera hiru lagunek egin dute: Jean-Pierre Luro, Jean-Noël Pinque eta Mathieu Uthurribordek.
Diskografia
Iturriak
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak