Alexander Roslin (Malmö, Suedia, 1718ko uztailaren 15a - Paris, Frantzia, 1793ko uztailaren 5a) suediar pintorea izan zen.
Biografia
Italian izan ondoren (1747), Parisen jarri zen bizitzen, eta Pinturako Akademiako kide izendatu zuten (1753). 1791ra arte, Parisen egin ziren erakustaldietan parte hartu zuen, eta erretratugile ospetsu bihurtu zen. Obra nagusiak: Fr. Boucher, C. Nicolas Cochin, Marignyko markesa, Linneoko markesa, Terrayko abadea, Etienne Jeaurat eta Dandré-Bardon.
Irudi galeria
Erreferentziak