Alemaniako Sendien Alderdia (alemanez: Familien-Partei Deutschlands, Familie) sendi-gaietan ardaztutako Alemaniako alderdi politiko txikia da. Familie sendi-politiken aldekoa da, eta alderdiak legezko tutoreek egikaritutako adingabeen bozkatzeko eskubidea ezarri nahi du.
2014ko Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan, alderdiak eskualdez gaindiko lehen hautetsia lortu zuen, eta 2019an ostera ere lortu egin zuen. Sarreko estatuko hainbat udaletan hautetsiak ditu.
Erreferentziak
Kanpo-estekak