Aleksandr Ilitx Dutov (errusieraz: Алекса́ндр Ильи́ч Ду́тов) (1879—1921) errusiar militar kontrairaultzailea izan zen, Orenburgeko kosakoen buruzagia[1].
Biografia
Armada tsaristan karrera egin ondoren, Lehen Mundu Gerran batailoi kosako batzuk zuzendu zituen. Otsaileko iraultzaren ostean, joera politiko eskuindarreko erakundeetan parte hartu zuen. 1917eko ekainean burutu zen kosakoen biltzar nagusiko lehendakari aukeratu zuten. Urriko Iraultza Sozialista eta gero, bere menpeko Orenburgeko armada kosakoa Siberiako kontrairaultzaren buru zen Alexander Koltxak jeneral zuriaren esanetara jarri zuen. Txekoslovakiar Legioaren laguntzarekin zenbait hiri konkistatu zituen; baina 1920an, Koltxaken armada garaitua izan zenean, Txinara erbesteratu zen. Bertan, 1921ean, Mahmud Khadzhamirov izeneko militante boltxebike iraultzaile batek hil egin zuen[1].
Erreferentziak