Alejo Espartza Ustarrotz (Irunberri, 1638 – Buenos Aires, c. 1712) nafar militar eta merkataria izan zen. 1660an Argentinara ailegatu zen eta bertara ezkondu zen. Armada utzi eta Río de la Platako merkatari aberatsenetariko bat bilakatu zen.