Alejandro Artetxe Zurinaga (Igorre, 1923ko otsailaren 15a - 1998ko azaroaren 12a) bizkaitar boxeolaria izan zen. Basauntz auzoko Untxurtu baserrian jaioa, Estatu Batuetan ere profesional izan zen.[1]
Ibilbidea
Amateur zenean, Londresko Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte erdi-astunen kategorian baina lehenengo txandan L'Hoste belgikarrak kaleratu zuen.[2]
1952an Espainiako txapelduna izan zen pisu astunetan.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak