Alejandra Meco Nahim (Madril, 1990eko maiatzaren 25a)[1] madrildar aktorea da. Bazkalosteko Acacias 38 telenobelako protagonista gisa lan egin zuen Teresa Sierra pertsonaiari bizia emanez eta El secreto de Puente Viejo telesaileko protagonista gisa Elsa Lagunaren rolarekin. Ezaguna da El secreto de Puente Viejo (2011) telenobelaz gain, Acacias 38 (2015) eta The Aboves and the Belows (2020) lanengatik.[1][2]
Bizitza
Alejandra Meco Espainiako hiriburuan, Madrilen, jaio zen 1990eko maiatzaren 25ean. Unibertsitatera joan aurretik, dantza klasikoko profesional titulua lortu zuen Madrilgo Dantzako Errege Kontserbatorio Profesionalean. Baletaren mundua aldatu zuen aktore izateko ametsa lortzeko, eta interpretazio ikasketak hasi zituen, CEU unibertsitatean Publizitate eta Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentziatura bikoitza egiten zuen bitartean. Italian bizi izan zen urtebetez, gero Madrilera itzuli zen eta telebista munduan aktore gisa hasi zuen bere ibilbide profesionala.
Ikasketak
English for actors Aktorearen Zentroan Formakuntza erregularra jaso zuen Eduardo Recabarrenekin, Interpretazio-mintegiak Fernando Pierasekin, Madrilgo Zinema Konpainiako antzezlana, kamera aurrean Antzezpena Aktorearen Zentroan, Aktore Mintegia Cristina Rotarekin, Dantza klasikoko titulu profesionala, Madrilgo Dantzako Errege Kontserbatorio Profesionala eta Ikus-entzunezko Komunikazioan, Publizitatean eta Harreman Publikoetan lizentziatua.
Hizkuntzak
Alejandra Meco espainieraz, ingelesez, italieraz eta frantses pixka batez mintzo da.
Lanak
Besteak beste , lan hauexetan hartu du parte:[3][4][5]
Alejandra Mecok hainbat telesailetan egin du lan, hala nola Aída (2014), El caso Crónica de sucesos (2015), "Acacias 38" (2016-2017) edo El secreto de Puente Viejo (2018-2019), non telesailaren denboraldi bateko protagonista ere izan zen. Pantaila txikian ez ezik, pantaila handian film laburretan zein antzezlanetan jardun du hainbat pertsonaiaren interpretazioak eginez.
Telebista
Antzerkia
- “Lo bueno de las flores es que se marchitan pronto” – Zuzendaria: Eduardo Recabarren
- “Dos mujeres” – Zuzendaria: Eduardo Recabarren
- “Bata zuriak” – Zuzendaria: Eduardo Recabarren
Erreferentziak
Kanpo estekak