Alejandra Bueno (Gasteiz, 1987) artista bisuala, ikertzailea eta kultura-kudeatzailea da.
Biografia
Arte Eder gradua gauzatu zuen Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioa-Erandioko kanpusean eta Ikusizko Arteei eta Multimediari buruzko masterra egin zuen ondoren Valentziako Unibertsitate Poiteknikoan.[1] Gainera, artean doktoratua da unibertsitate berean, Experiencias artísticas en el espacio público izenburua duen tesiarekin.[2]
Bere ibilbide artistikoan zehar, nazioarteko arte erakusketa eta jaialdi ugaritan parte hartu du eta, gaur egun, bideo, argazki eta performance irakaslea da Ekuadorreko Arteen Unibertsitatean.[1] Gainera, Fem Tour Truck jaialdiaren sortzailea eta zuzendaria da, 2016. urtetik aurrera martxan dagoen bideoarte feministaren inguruko jaialdi ibiltaria. Era berean, Gerrilla Kulturala plataformaren sortzaileetako bat ere bada.[3] Halaber, esperientzia handia du ikus-entzunezko ekoizpenean eta arte eta teknologia bidezko hezkuntza didaktikoan.
Bere proiektuen baitan, gizartearen eta genero-ikasketen alde eratutako ekimenak nabarmentzen dira, besteak beste. Horrela, artea eraldaketa sozialerako tresna gisa erabiltzea da Alejandra Buenoren xedea.[4]
Irudi galeria
-
Alejandra Bueno, Manual para mujeres subversivas, 2021
-
Alejandra Bueno, Manual para mujeres subversivas, 2021
-
Alejandra Bueno, “Cuerpxs“, 2012
-
Alejandra Bueno, “I stay I remain“, 2012
Erreferentziak
Kanpo estekak