Alderdi Sozialista Iraultzailea

Alderdi Sozialista Iraultzailea
Worker's Marseillaise (en) Itzuli
Datuak
Izen laburraPSR
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaErrusiar Inperioa
Ideologiaagrarian socialism (en) Itzuli, sozialismo demokratikoa eta federalismoa
Jarduera
KidetzaLabour and Socialist International (en) Itzuli eta II. Internazionala
Agintea
LehendakariaViktor Txernov
Egoitza nagusi
Zeren jabe
Historia
Sorrera1902
OndorengoakTrudoviks (en) Itzuli
Desagerpena1940

Alderdi Sozialista Iraultzailea (SRak; errusieraz: Партия социалистов-революционеров (ПСР), эсеры, esery) 1901ean Viktor Txernovek eta Jekaterina Brexko-Brexkovskaiak sortu zuten alderdia sozialista izan zen. Alderdi horretako kideari eserista deritzo, errusierazko SR sigletatik (sotsialisti revoliutsioneri, hau da, «sozialista iraultzaileak»).[1]

Ideologia

Eseristen ideologia XIX. mendeko mugimendu populistan oinarritzen zen. Nekazal giroaren eta errusiar tradizio zaharren idealizazioan oinarritutako sozialismo populista baten alde egiten zuten. Alderdiaren ideologiak sozialismo zientifikoa, marxismoaren baliabideak, langileriaren abangoardia papera eta klase borroka ukatzen zituen. Nekazal burgesia ttipiaren ordezkari politikoa zen. Haien programak hori islatzen zuen, lurraren sozializazioaren aldekoak ziren, ez ordea industrian berdin egitearen aldekoak[1].

Historia

Sozialista Iraultzaileen hausteskundeetako iragarki bat, 1917an.

Tsarismoaren pean, haien politika atentatuengatik nabarmendu zen, Borroka Erakunde Eserista sortu baitzuen. Adar horrek hainbat ministro tsarista hil zituen, baina 1908ean haien buruzagietako bat poliziaren agentea zela azalerazterakoan erakundea deseginda eta alderdia konprometitua geratu zen: taktika horiekiko desadostasunak 1906ean enesisten banaketa ekarri zien.[1]

1914ean eseristen alderdi banatu zen, gudarekin bat egien zutenen eta kontra zeudenen artean, baina 1917ean, Otsaileko iraultzaren ostean, gehienek bat egin zuten, egoera aldatuta eta orain “demokraziaren defentsa” jokoan zegoela argudiatuta. Otsaileko iraultza gertatu zen unean, agian Errusiako alderdirik handiena zen.[1]

1917eko Errusiako Behin-behineko Gobernuak ministro eserista bat izan zuen, Aleksandr Kerenski, baina alderdia ez zen buru-belarri sartu Gobernuan apirila arte (koalizio Gobernua), beraz, burgesiaren politikarekin konpromiso bat egin zuen, honen programa (Lehen Mundu Gerran jarraitzea, alderdiak aldarrikatutako erreforma sakonak atzeratzea) bere eginez. Momentu horietan alderdi honek inoiz baino botere gehiago zuen: Sobietetan mentxebikeekin batera gehiengoa baitzuen eta aldi berean Gobernuan zeuden.[1]

Zatiketarantz

Alta, maiatzeko kongresuan alderdi hau zatitzen hasi zen, ezkerreko korronte batek sozialisten arteko koalizioa (burgesiarik gabe) eta Lehen Mundu Gerra gelditzea eskatzen baitzuen (boltxebikeengana hurbilduz). Alderdiaren alde eskuindarra (“ofiziala”) Behin-behineko Gobernuan eta honen politika jarraitzearen aldekoa zenez, bi korronteak geroz eta aldenduago agertu ziren; are gehiago, alderdi politikoaren eskuin adarrak Sobieten “gehiegizko eskaeren” (boteretzearen) aurkako zein boltxebikeen aurkako jarrera gogortu egin zuen, Behin-Behineko “koalizio”-Gobernuarekin are gehiago identifikatuz (adibidez, uztaileko egunen osteko errepresioa hein handi batean zuzendu zuten).[1]

1917eko irailean izan zen erabateko apurketa, “ezkerreko eseristek” Konferentzia Demokratikoan alderdiaren ildo ofizialaren aurka (koaliziozko Gobernua mantentzearen aurka) bozkatu zutenean. Eseristen eskuin atala, 1917ko Urriko Iraultzaren aurka jarri zen eta Armada Zuriarekin borrokatu zen Guda Zibilean; ezker atala hasieran alde jarri bazen ere, 1918an kontrairaultzara pasa zen. Alta, eserista batzuek Alderdi Boltxebikearekin bat egin zuten.[1]

Taldekideak

Alderdiburua Viktor Txernov izan zen, eta beste buruzagi ezagun batzuk Jekaterina Brexko-Brexkovskaia (alderdiaren sortzailea eta Otsaileko iraultzaren ostean “Iraultzaren amona” deitutakoa), Aleksandr Kerenski (uztailetik urrira Errusiako Behin-Behineko Gobernuaren burua), Marija Spiridonova (ezkerreko aldearen burua), Abraham Gots, Vladimir Zenzinov edo Nikolai Avksentiev (maiatzean Baserritarren Sobieten Komite Exekutiboko buru izendatua, irailean Aurre-parlamentuaren lehendakaria eta 1917ko uztailetik irailera barne-ministroa) izan ziren.[1]

Erreferentziak

  1. a b c d e f g h Eseristak (sozialista-iraultzaileak), K17, 2017-05-23. CC0 Domeinu Publikoa.

Kanpo estekak