Aldebaran[1] (α Tau edo α Tauri edo 87 Tauri), Taurus konstelazioko izarrik dizdiratsuena eta gaueko zeruko hamairugarren izarrik dizdiratsuena da. +0,85eko itxurazko magnitudearekin, gorri laranjaxka kolorekoa da. Bisualki, Hiadeetakokumulu irekiko dizdiratsuena dirudien arren, berez, ez da kumulu horren zati, eta soilik ikusmen lerro berean dago. Sirius eta Arturorekin batera, Edmund Halleyri, izarrenmugimendu propioa aurkitzea ahalbidetu zion, garai hartan zituzten posizioak, antzinako katalogoetan agertzen zirenekin alderatuz.
Izena
Aldebaran izena, arabierazkoلدبران, al-dabarān izenetik dator, bere esanahia "jarraitzen duena" delarik, izar honek, gaueko zeruko ibilbidean zehar Pleiadeen kumuluari jarraitu izateari erreferentzia eginez. Grezieraz, Omma Boos izena jaso zuen, eta, latinez, Oculus Tauri.
Persian, izarra, Satvis edo Kugard bezala ezagutzen zen. Al Biruni astronomo persiarrak Al Fanik (hazitarako gamelua), Al Fatik (gamelu potoloa) eta Al Muhdij (gamelu emea) aipatzen zituen izar honentzako izen arabiar indigena bezala. Antzinako Erroman, Palilicium izena jasotzen zuen, Parilia hitzetik datorren izena, Palesen jaia, erromatar mitologiako artzai jainkoa. Hrusa tituluak izendatzen zuen izar hau antzinako Bohemian.
Aldebaranek, izar lagun bat du urrunean, Aldebaran B, +13,50eko magnitudea duena. M2 V espektro motako nano gorri bat da, bere masa, gure eguzkiarenaren %15a izan daitekeena, eta, bere erradioa, gure eguzkiarenaren %36a. Gaur egun, Aldebarenekin duen distantzia, 609 unitate astronomikokoa da.
Gaur egun, Pioneer 10espazio zunda, Aldebaran izarrerantz doa, bertara, 1.690.000 urte barru helduko delarik.
Balizko planeta sistema
1997an, planeta erraldoi baten aurkikuntza iragarri zen, Aldebaran b, izar nagusiaren inguruan jiraka dabilena. Aurkikuntza, oraindik ez da baieztatu, eta, abiadura erradialean ikusitako aldaketek, izarra beraren epe luzerako oszilazio bat islada dezaketela susmatzen da. Izan ere, zaila da, izar kategoriaren behetik dagoen gorputz baten existentzia detektatzea Aldebaran bezalako izar oso eboluzionatu baten inguruan, izar erraldoiek, askotan izar pultsanteak direnez, planeten presentziagatik ikusten diren abiadura erradialean oszilazioak erakusten baitituzte.