Diametro angeluar

Diametro angeluarra, zeruko gorputz baten ekuatoreko diametroaren itxurazko dimentsioa da., angelu bezala adieraziz eta begiralea bere ertzean dagoela suposatuz. Eguzkia, Ilargia edo planetentzako, diametro angeluarraren neurketa prozedura optiko eta mikrometrikoen bidez neurtzen da. Izarrik dizdiratsuenen kasuan, diametro angeluarra prozedura interferometrikoen bidez neurtzen da, interferometroak erabiliz. Ekuatoreko erradioak hartutako angelua denean, erdidiametro deitzen da.

1 irudia. Diametro angeluarrak, zeruko gorputzen dimentsioaren itxurazko neurri bat ematen digu.

Adibideak

1 irudian ikus daitekeen bezala, oso diametro ezberdineko bi zeruko gorputzek, diametro angeluar bera izan dezakete. Hau da Ilargiaren eta Eguzkiaren kasua Lurretik ikusiak. Eguzkiaren ekuatoreko diametroa, Ilargiarenarena baino 400 aldiz handiagoa da, baina, Lurra eta Eguzkiaren arteko distantzia, Lurra eta Ilargiaren artekoa baino 400 aldiz handiagoa denez, bi gorputzek, antzerako diametro angeluarrak dituzte, arkuko 30 minutu ingurukoa, eta, honela, Ilargiak, Eguzkia erabat estal dezake, kasuren batzuetan, eguzki eklipse oso bat gertatuz.

Diametro angeluarraren benetako magnitudearen ideia bat egiteko, irudika dezagun distantzia ezberdinetatik ikusitako 2 euroko txanpon bat:

  • 1,5 metroko distantziara, 2 euroko txanponaren diametro angeluarra, gradu 1ekoa da
  • Ia 90 metroko distantziara, txanponaren diametro angeluarra minutu 1ekoa da
  • Azkenik, 5 kilometro baino zertxobait gehiagora, 2 euroko txanpon honen diametro angeluarra segundo 1ekoa izango litzateke.

Ikus, gainera

Kanpo estekak