Aldamioa bata bestearen gainean jarritako plataformaz osaturiko aldi baterako eraikuntza da, eraikuntza-leku batean nahiz konponketa lanetan langileen pasabidea eta materialen garraioa ahalbidetzen dituena. Burdina, altzairu, aluminio nahiz zurezko pieza aurrefabrikatuez eraikitzen dira gehienetan, baina egun ere banbuzkokanaberaz egindako aldamioak ere eraikitzen dira, Asian bereziki. Finkoak, mugikorrak nahiz zintzilikatuak izan daitezke.