Alberto Cavalcanti (Rio de Janeiro, Brasil, 1897ko otsailaren 6a - Paris, Frantzia, 1982ko abuztuaren 23a) zinemagilea izan zen.
Hogei urte zituela Parisa joan zen, eta errealismo poetikoaren aitzindari bihurtu zen Frantzian: Rien que les heures (1926, Orduak besterik ez), La Pétite Lilie (1927, Lilie txikia). Ingalaterran, Dokumentalen Eskolako maisua izan zen (Coal Face, 1936; Ikatz aurpegia), eta geroztik zinema fantastikoa landu zen (Dead of Night, 1945; Gaueko hilak). 1949-1954 urteetan Brasilen lan egin zuen: O canto do mar (1953, Itsasoaren kantua), Mulher de verdade (1954, Egiazko emakumea). Europara itzulitakoan Bertolt Brechten Puntila ugazaba eta Matti morroia (Viena, 1955) obra eraman zuen zinemara.
Erreferentziak