Estatu Batuek alde egin ondorengo Irakeko Matxinada
Data
2013koabenduaren 30a - egun (&Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte".Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"10 urte eta &0000000000000358.000000358 egun)
2003an, Irakeko Gerraren ondoren, aktibo jarraitzen zuten matxinatuen milizianoek hiri handien kontrola zuten lehen aldia zen[15].
Gatazkaren sorrera
2013ko abenduaren 30ean, kanpamendu bat bota zutenean, sunien protestak hasi ziren, diskriminatuta sentitzen baitziren. Kanpamendua husten 13 pertsona hil ziren eta Al-Anbarreko sunien eta Irakeko Gobernuaren (Nuri al Malikixiita) artean tentsioa sortu zen[16]. Tentsioa handituz joan zen eta 2014ko urtarrilaren 5ean suniten buru zen Ahmad Al-Alwani atxilotu eta bere anaia hil zuten irakiar segurtasun indarrek, Al-Alwani Irakeko Parlamentuko ordezkaria zen[17].
Sunitak ez zeuden gustora boterea galtzen ari zirelako (Saddam Hussein erortzearekin hasi ziren boterea galtzen). Suni suminduak EIILeko militanteek kapitalizatu zuten. Hauek eragina galdu egin zuten Golkoko Gerran. EIILek islamiar kalifato bat ezarri nahi zuen Irakeko sunien lurraldeetan eta Siriako Gerra Zibilan ere aktiboki parte hartu zuten Bashar Al-Assaden aurka (xiismoaren adar gutxitua den alauita zen[18].
Borrokak
Irakek bere militarrak bidali zituen Badiya eta Yazirara eta Horan haranean ezarri ziren EIILeko kideek eremu gehiago ez hartzeko. Hala ere, Ramadi eta Faluian armadaren eta matxinatuen arteko borrokak egon ziren[19].
Estatu Batuetako tropak alde egin eta bi urtera, Faluia eta Ramadi matxinatuen menpe egoten zen lehen aldia zen. Matxinatu talde honek harremana zuen Irak eta Siriako Al Kaidarekin[20].
Irakeko presidenteak Faluiako hiritarrei eta tribuei matxinatuak kanporatzeko dei egin zien, gatazka armatua ez egoteko. Segurtasun indarrei Faluia ez bonbakatzeko ere agindu zien[21].
Borrokak hasi eta aste betera, Irakeko Polizia Faluiara itzuli zen baina trafikoaz bakarrik arduratu ziren. Matxinatuek zubiak, hirirako sarrerak eta auzoak kontrolatzen zituzten[22]. Ilargierdi Gorriaren arabera, 13.000 pertsonek hiri utzi zuten[23].
Bitartean, Irakeko Gobernuak EIILen esku zeuden lurraldeetara armada bidali zuen. Ez zekiten zenbat matxinatu zeuden eta hauen erresistentzia-maila jakitea eragozten zuen. Malikik gogortasuna adierazi zuen matxinatuen aurka[24].
2014ko urtarrilaren 10ean, Irakeko indar bereziek al-Bubali eraso zuten, Faluia eta Ramadi artean. Erasoen matxinatuen eta armadaren arteko borroka gogorrak egon ziren[25].
Borrokak hasi eta bi astera, Mohamed Jamis Abu Rishak, Gobernuaren aldeko tribu bateko miliziaren komandantea, EIILeko Ramadiren %10 bakarrik kontrolatzen zuela adierazi zuen. Faluia, berriz, Islamiar Estatuarem menpe zegoen[26].
2014ko urtarrilaren 12an, Irakeko lehen ministroak tribu suniek Faluia askatu zutela adierazi zuen. Al Malikik adierazi zuenez, Faluiako herritarrek gehiegi sufritu zuten eta ez zuten jende zibila hilko[27].