Ibrahim Awwad Ibrahim Ali Muhammad al-Badri al-Samarrai (arabieraz: إبراهيم ابن عواد ابن إبراهيم ابن علي ابن محمد البدري السامرائي ; Samarra, Irak, 1971ko uztailaren 28a - Barisha, Siria, 2019ko urriaren 27a) edo Abu Bakr al-Baghdadi (arabieraz: أبو بكر البغدادي) bere burua kalifa izendatu zuen Estatu Islamikoko agintaria izan zen. Bere jarraitzaileek Amir al-Mu'minin edo Kalifa Ibrahim deitzen zuten.
Lehenago Abu Du'a izena erabiltzen zuen (arabieraz: أبو دعاء). Bere burua Mahomaren oinordekotzat zuen, eta horregatik bere burua Abu Bakr Al-Baghdadi Al-Husseini Al-Qurashi deitzen zuen (arabieraz: أبو بكر البغدادي الحسيني الهاشمي القرشي).
2011ko urriaren 4an AEBko Estatu Departamenduak bere buruaren truke 10 milioi dolarreko saria jarri zuen, bizirik edo hilik. Ayman al-Zawahiri da bere buruaren truke sari handiagoa zuen bakarra mundu osoan. Hala ere Ibrahim al-Badri izena erabilita Siriako Armada Askearen izenean bildu zen John McCainekin, Siriako gerra zibila bitartean.[1]
Erreferentziak