Aki-Matilda Tilia Ditte Høegh-Dam (Hillerød, 1996ko urriaren 17a) groenlandiar politikaria da[1], Siumut alderdiko kidea. 2019ko Danimarkako hauteskunde orokorretan Folketingerako hautatu zuten, eta 22 urterekin parlamentuan sartu zen, bertako kide gazteena bihurtuz[2].
Bizitza
Kim Høegh-Dam arrantzariaren eta Bitten Høegh-Dam irakaslearen alaba, Hillerøden jaio zen 1996ko urriaren 17an[2]. Familiako seme-alabarik gazteena, bi neba eta bi ahizpaorde ditu. Jatorriz erdi daniarra eta erdi groenlandiarra da. Groenlandiako Sisimiut hirian hazi zen[3]. 15 urte zituela, Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsako Nakuusa proiektuan aritu zen boluntario gisa[4]. Groenlandiako kostaldetik bidaia bat egin zuen eta bertan politika eztabaidatu zuen lagun batekin. Ondorioz, Siumut alderdi sozialdemokratan sartzea erabaki zuen. Alderdiko gazte erakundean sartu ondoren, politikarekiko interesa areagotu zaio[5][6].
2014an zientzia politikoak ikasten hasi zen Kopenhageko Unibertsitatean eta 2019an graduatu zen. 2015ean, Miss Danimarka lehiaketan parte hartu zuen. Seigarren postuan geratu bazen ere, horrek ezagun egin zuen Groenlandian[7][5].
2019ko ekainaren 5eko Danimarkako hauteskunde orokorretan, Høegh-Dam Folketingeko kide izatea lortu zuten bi groenlandiarretako bat izan zen. Groenlandiaren independentziaren aldekoa da[8][1].
2023ko maiatzean ospea lortu zuen groenlandiera Folketingen erabiltzeagatik, inoiz erabili ez zen tokian, eta uko egin zion danieraz hitz egiteari, Ganberako presidenteari desobedientzia eginez[1].
Erreferentziak
Kanpo estekak