Akemenes[1] (antzinako persieraz: 𐏃𐎧𐎠𐎶𐎴𐎡𐏁, Haxāmaniš; antzinako grezieraz: Ἀχαιμένης) Persia gobernatu zuen akemenestar leinuaren arbasoa izan zen. Litekeena da kondairazko pertsonaia baino ez izatea baina, bizitzekotan, K.a. VIII. mendean edota VII. mendeko lehenengo zatian bizi zen.[2]