Akbar Djuraev (Tashkent (Uzbekistan) 1999ko urriaren 8a) pisu-jasotzaile uzbekistandarra da. Tokio 2020an urrezko domina eskuratu zuen eta Paris 2024an zilarrezkoa.
Biografia
2018an Munduko gazte mailako txapelketatan 102 kilogramotako kategorian urrezko domina eskuratu zuen eta gazte mailako Munduko errekorra hautsi zuen. Hurrengo urtean Asiako txapelketa absolutuan, Djuraevek, oraindik gazte mailakoa izan arren, parte hartu zuen 109 kilogramotako pisuan, eta, zilarrezko domina eskuratu bazuen ere, gazte mailako Munduko errekorra ezarri zuen.
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio) urrezko domina irabazi zuen ≤109 kiloko pisuan, bi jasoalditan 430 kilo jasoz, eta tiraldi-garbiko Olinpiar Jokoetako errekorra (OE) ezarri zuen 237 kiloko jasoaldiaz; Simon Martirosian armeniarraren (zilarrezko domina) eta Artūrs Plēsnieks letoniarraren (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen.[1][2]
2021 eta 2023ko Munduko txapelketatan irabazlea izan ondoren 2024ko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina eskuratu zuen.
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Nazioarteko gainerako emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak