Ak Orda jauregia (kazakheraz: Ақорда резиденциясы) Kazakhstango lehendakariaren egoitza da[1][2]. Ixim ibaiaren ertzean dago, Astanako hego-mendebaldean. Mabetex Taldeak eraiki zuen, Behgjet Pacollik, Kosovoko hirugarren presidenteak eta Kosovoko lehen ministrordeak.
Hiru urtetan egin zen eta 2004an ireki zen. Presidentearen egoitza da eta bertan lehendakaritzaren bulegoak daude. Halere, lehendakaria ez da bertan bizi.[3] Eraikinak gezi batez hornitutako kupula bat du. Gezi doratu honen gainean 32 izpiko eguzkia ageri da zeinaren gainetik estepetako arranoak egiten duen hegan[4][3].
Eraikinak 80 metroko altuera du eta 36 720 m2ko azalera.[5].
Urre-kolorea konplexu osoan agertzen da maiz. Zoruetarako hogeita bat marmol mota erabili ziren.
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak