Tengea (kazakheraz: теңге), edo tengueKazakhstango dirua da. 100 tiyn izeneko ehunekotan banatzen da. 1993ko azaroan sartu zen indarrean sobietar errubloaren ordezkatzeko. Garai hartan, tenge bat 500 errublotan aldatu zen. KZT diruaren kodea ISO-4217 da.
Jatorri turkiarreko hizkuntza gehienetan bezala, tenge hitzak « balantza joko» esan nahi du, eta beraz, libera, lira edo pesoaren parekoa da esanahi aldetik. Diruaren izena hitz elkarketa batetik dator. Batetik, teğ- aurrizkiaz osatzen da, turkiar hizkuntzetan berdin, balantza, esan nahi duena. Bestetik, dirua esateko den’gi (деньги) errusiar hitza nahasten du.