Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Ezkondu aurreko festa neurrigabe bat da filmaren ardatza. Ezkontzera doan mutil bat eta horren hiru lagun Las Vegasera joango dira, parrandan. Hurrengo goizean, izugarrizko biharamuna izango dute, eta ez dute oroituko gauean egindako ezertxo ere. Hori ez da, ordea, kezkagarriena izango. Senargaia falta da, eta hoteleko suitean ume bat eta tigre bat topatuko dituzte.[1]