Aitzorrotz edo Atxorrotx (bertakoen euskaran) Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen mendia da, Zaraiako mendilerroaren barruan eta Eskoriatzako udalerriaren barnean.
Tontorrak 738 metroko altuera dauka. Goialdean, XVI. mendeko baseliza txikia dago. Erdi Aroan Nafarroako Erresumaren gaztelu bat zegoen, Arabako Arratzu-Ubarrundia eta Gipuzkoako Deba Garaiaren arteko pasagunea kontrolatzen zuena.
Tontorrean gaztelu bat dago, izen berarekin aipatzen dean: Aitzorrotzeko gaztelua.
Igotzeko abiapuntuak
Baseliza
Mendiaren erpin gorenean, Santi Kurutze izeneko ermita altxatu zen XVI. mendean. Oraingo oinplano laukizuzena eta lau isurialdeko estalkia 1953. urtean egindako zaharberritzearen ondorioa dira. Eraikinak ez du, antza, garrantzi handirik. Ermitaren hego-hegalean uharka bat dago, beharbada teilatuko ura hobeto aprobetxatu aldera egindakoa. Haitzean egindako lana da, oinplano laukizuzena duena (4 bider 3,30 metroko oinplanoa, eta 1,50 metroko garaiera) eta 20.000 litro inguru jaso ditzakeena. Oraindik gordetzen ditu hormak iragazteko erabilitako argamasa-geruzaren hondar batzuk.
Haitz honekin aurrez-aurre, 70 metrora hegoalderantz, beste goi-haitz bat dago, gotortze-sistema beraren zatia izango zena, aurre-talaia modukoa, Erdi Aroko materialen hondarrak aurkitu baitira bertan. Gauza bera gertatzen da ermitaren ipar-mendebaldean dauden harkaitzekin: aurkitutako material arkeologikoaz gainera, harkaitzetan bertan aztarnak baitaude, biltegi edo halako egitura edo eraikinak egiteko erabili izan direla frogatzen dutenak.
Atxorrotz eguna
Urtero antolatzen dute eskoriatzarrek maiatzaren lehenengo igandean.
Iruditegia
-
-
Nafarroako bandera ermitan.
-
Kutxa.
-
Tontorreko ermita gaztelua.
-
Urkuluko urtegia.
-
Anboto.
-
Mendebaldeko ikuspegia.
-
Kartela
-
Udalaitz mendia Aitzorrotz menditik ikusita.
-
Aitzorrotz, Nafarroako gaztelua.
-
Aitzorrotz
Kurtzebarritik ikusita.
-
Aitzorrotz Kurtzebarritik ikusita. Atzerago,
Gorbeia mendia ere ikusi daiteke.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak