Aissa Intxausti
Aissa Intxausti Aburruza (Lekeitio, Bizkaia, 1996 - ) bizkaitar bertsolaria eta bertso-irakaslea da. 2016ko, 2021eko eta 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan aritu zen, azken horretan finalera iritsiz. BiografiaZuzenbide eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua ikasi zuen, eta abokatutzako masterra egin, nahiz eta ez dabilen alor horretan lanean. Karrera bukatu ostean Bizkaiko Bertsozale Elkartearekin hezkuntza arautuan bertsolaritza klaseak ematen ibili izan da, ordezkapenak egiten. Lankurekin ere ikuskizun ezberdinetan parte hartu du, Eneko Arraterekin batera: Urpekakariak, Alpistegia, Hor Konpon Mari Anton eta Pretresku bertso-antzerkiak egin dituzte. 2022tik Bizkaiko Bertsozale Elkarteko Zuzendaritza kidea da.[1][2] Bertsolari ibilbideaLekeitioko eskola publikoan hasi zen bertsotan, bertsolaritza klaseak ematera joaten baitzitzaien Onintza Enbeita LH5 eta LH6 ikasturteetan. Gerora, Markina-Xemeingo bertso eskolan eta Lekeitioko Poto bertso eskolan ibili izan da.[1] TxapelketakBertso ErrondaSakontzeko, irakurri: «Bertso Erronda»
Bilboko Alde Zaharreko Erronda kaleko tabernetan ospatzen den bertso txapelketa da. Hauetan hartu du parte Intxaustik:
Erreferentziak
Kanpo estekak
Information related to Aissa Intxausti |