Ainura Sagyn (kirgizeraz: Айнура Сагын)) (Talas, 1989) Kirgizistangoinformatikari software-garatzailea da. Sortu zuen Tazar startup-enpresak aplikazio bat eta webgune bat plazaratu ditu zaborra sortzen duten agenteen (jatetxeak, lantegiak, eraikuntza-enpresak eta etxebizitzak) eta birziklapen-industriaren arteko komunikazioa errazteko..[1][2][3] Hainbat sari jaso ditu ingurumenaren alde egindako lanagatik eta emakumeak esparru teknologikoan sartzea sustatzeagatik; besteak beste, 2022ko BBCko 100 emakumeen zerrendan agertzea.
Biografia
Ainura SagynKirgizistango eskualde menditsu txiki batean jaio zen baina Talas hiriburuan hazi zen. Unibertsitatera joan den lehen pertsona izan zen bere familian, Bixkek-en, informatika ikasteko beka bati esker. Ikusmen artifizialaren arloko graduondoko ikasketak egiten ari da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan.[4][5] Bere herrialdean, hedabideetako hainbat programatan parte hartu du, NBEren Emakumearen Egunean parte hartu du eta emakumeak STEMen esparruan gehiago sartzearen aldeko aktibistatzat hartzen da.[4] "Lan egin eta ikasi ahal izateko, Europako, Asiako eta Silicon Valleyko hitzaldi eta unibertsitate askotara bidaiatu behar izan nintzen" esan zuen.[6]
2018az geroztik, Technovation Global Challenge erronka barruan eskualdeko enbaxadorea da, eta hainbat programaziio-ikastaro eta STEM-ikastaro (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) eman ditu, landa-eremuetako 2.000 neskari gutxienez. 23 urte bete baino baino lehen ezkontzea ohikoa den herrialdean Ainuraren helburua neskei beste aukera batzuk eskaintzea da, etxekoandre izateaz eta lauzpabost seme-alaba izateaz harantzago.[4][1] Kirgizistango eskualdeetan arlo teknologikoan lan egitea da Sagyn-en helburu ausartenetako bat. Emakumeak teknologian txertatzeko aukerak hobetzea lortzen ari dira, neurri batean, emakumeek Erdialdeko Asian sortutako startup-enpresa hauek lortutako sarien bidez.[6][6] Irabazitako sari batzuen diruarekin Kirgizistango landa-eremuetan bizi diren neskentzako programazio-mintegiak antolatzeko erabili baititu.[7]
Gainera, tokiko ingurumen-arazoei erantzun bat emateko teknologien garapenean jarri du arreta. Aimeerim Tursunalieva-rekin batera Tazar enpresa sortu zuen. Zabortegien neurria murriztu ahal izateko helburuarekin, hondakinen ekoizleen eta birziklatzaileen arteko harremana optimizatzen duen aplikazio bat sortu zuten, .[1]
Tazar aplikazioa
Kirgizistanen, hondakinen birziklapenaren auzia ez zen planteatu 2018ra arte, eta oraindik ez da asko zabaldu herritarren artean. 2019an, Ainura Sagyn eta Aimeerim Tursunalieva garatzaileek Tazar aplikazioa merkaturatu zuten, Bixkek-eko zabortegietara, Kirgizistanen hiriburuan, iristen diren zaborren bolumena murrizteko.[8]
TAZAR aplikazioak hiru funtzio ditu: 1) birziklatzeko gaiak biltzeko puntuen berri zabaltzea mapa baten bidez, 2) hondakin birziklagarrien bilketa bultzatzea, eta 3) elementu birziklagarri horiek sailkatzeko gida egokia egitea.[9][10]
Aplikazioaren bidez, hiriko biztanleak harremanetan jartzen dira zuzenean birziklatzaile independenteekin, sortu duten material birziklagarria eman edo saltzeko.[8][6] Baina ingurumen-gaiaz haratago, tokiko emakumeen bizitza ekonomikoa hobetzen ere laguntzen du aplikazioak. Seme-alabak dituzten emakume langabetuek Tazar-en erabiltzaileen %65 dira eta app-arekin lortzen dituzten puntuen truke dirua edo kosmetikoak lortzen dituzte. 2020ko amaieratik 2022ko hasierara bitarte, 10 tona material birziklagarri baino gehiago utzi ziren zabortegietan.[11]
2019an, emakumeentzako Toptal beka jaso zuen, 10.000 dolar eta ikusmen artifizialean aditua zen aholkulari baten laguntzari esker, plastiko mota desberdinak hobeto ezagutu eta bereizteko proiektu bat abaian jarri zuen, horrela birziklapena eraginkorragoa izan dadin. Ordenagailu bidezko ikusmena eta robotika ere integratu nahi ditu, birziklatze-zentroetan programa informatikoen bidez kontrolatutako esku robotikoek material birziklagarriak sailka ditzaten.[7][4]