Ainize Barea Núñez, ezaguna Peke edo Peke Barea ezizenaz (Arrigorriaga, 1992ko urtarrilaren 25a) bizkaitar futbolaria da, aurrelari jokatzen duena. Espainiako Emakumezkoen Futbol Ligaren Lehen Mailan aritzen den Deportivo Abanca futbol-taldean jokatzen zuen eta 2021eko udan lau denboraldirako sinatu zuen Lehen Mailako Athletic Club-en.[1][2]
Biografia
Ainize Bareak hamabi urte bete arte futbolean aritzeaz gain, pilotan aritzen zen,[3] beraz, CD Ugaora iritsi baino lehen hasi zen futbolean jolasten. Han jaso zuen Peke ezizena, hiru Ainize baitzeuden taldean.
Kirol-karrerarekin batera, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako ikasketak egin zituen.[4]
Ibilbidea
Euskal Ligan zortzi urte eman ondoren, Badajozeko C. D. Santa Teresarekin jokatu zuen lehenengo aldiz Lehen Mailan. Eskuineko belauneko lesio batekin hasi eta ebakuntza egin behar izan zuen 2016ko martxoan, eta, ondoren, urrira arte jokotik kanpo egon zen.[5]
2018-an Deportivo taldera joan zen. Han zenbait posiziotan jokatu zuen, muturrekoan, erdiko-erasotzailean... Gero aurrelari posizioa hartu arte. R.C. Deportivoren goleatzaile historiko nagusia da[6] Estefanía Pabst gainditu ondoren. Lehen Mailara itzuli zenetik, hainbat izan dira Espainiako selekzioan kokatzen duten zurrumurruak, bereziki 10 egunetan jarraian hiru "hat-trick" segituan lortu zituenean. Espaniako selekzioko hautatzaileak, egoera ikusi zuenean, Peke-ri buruzko zeukan iritzia adierazi zuen. Horrela, 2020ko otsailean Jorge Vildak "Peke Selekziora etortzetik oso gertu" zegoela adierazi zuen.[7]
Gaitasunak
Aurrelari on batek bezala, Ainizek hainbat gaitasun ditu. Haien artean, aurkariak saihesteko bere abiadurak. Kasu honetan, bere altuerak lagundu egiten dio. Aurrelariek beharrezkoa duten beste gaitasun bat ikaragarri garatua dauka: golaren grina. Horren adibide argia da, 4 partidutan 10 anotazio egin zituela. Hala ere, azken hau ez da zorte egun bat izateagatik, zenbakiek adierazten duten bezala, Ainize beti dago partiduetan golaren zain. Puntu asko sartzeaz gain, taldekideekin jokatzen du. Honen isla Gabriela García-rekin egindako bikotea da: Biek batera 63 gol lortu zituzten sasoi batean.[8][9]
Taldeak
Sasoia
|
Taldea
|
Herrialdea
|
Jolastutako partiduak
|
Golak
|
2007-2015
|
CD Ugao
|
España
|
|
|
2015-2017
|
C. D. Santa Teresa
|
España
|
|
|
2017-2018
|
Deportivo Abanca
|
España
|
|
26
|
2018-2019
|
Deportivo Abanca
|
España
|
30
|
30
|
2019-2020
|
Deportivo Abanca
|
España
|
21
|
14
|
2020-2021
|
Deportivo Abanca
|
España
|
29
|
10
|
2021-...
|
Athletic Club[2]
|
España
|
45
|
7
|
Palmaresa
Txapelketa nazionalak
- Emakumezkoen Bigarren Mailako txapelduna, 1. taldea, 2019an.[10]
Erreferentziak
Kanpo estekak