Kirolari dagokionez mendi lasterketetan aritzen da eta Euskal herriko hainbat igoera irabazi ditu, hala nola, Alkortako igoera[2] eta Karakateko igoera.[3] 2018an Pyrenees Stage Run bikotekako lasterketa ere irabazi zuen Igone Camposekin batera.[4]
2023ko urriaren 7an Anboto Kilometro Bertikalean Arrazolatik hasi eta haitzetan gora Anbotoko tontorrerako lasterketan emakumeen kategorian Lide Urrestarazu (00:48:37) ordiziarrak irabazi zuen txapelketa. 2. postuan Oihana Azkorbebeitia (00:50:27) heldu zen eta hirugarrena Ainhoa Lendinez (00:51:41) izan zen.[5]