«Tini» orriak hona dakar. argentinar aktoreari buruzko artikulua hau da: «Tini Stoessel»
Agustín García Braceras, kirol arloan Tini deitua (Sodupe, 1931ko abenduaren 30a - Laredo, 2010eko uztailaren 24a) bizkaitar futbolaria izan zen, erdilari moduan aritu zena.
Biografia
1951ko abenduan iritsi zen Athleticera, Telmo Zarrak egun batzuk lehenago izan zuen lesio larriaren ondorioz. Ordurako Tini Barakaldo CFn utzita jokatzen denboraldi bat emana zuen, eta hamar gol egin zituen. Abenduaren 2an egin zuen debuta Valentziaren aurka 2-3ko emaitzarekin. Denboraldi erdian, Athletic Cluben hamaika gol sartu zituen Ligako 14 partidatan, tartean Errealaren (1-4) eta Deportivo de la Coruñaren (4-1) aurkako bi hat-trick.[1][2]
Telmo Zarra sendatu zenean, Tini Bilboko taldetik kanpora joan zen. Real Valladolidek 1952an fitxatu zuen eta zazpi denboraldi eman zituen titular moduan. Valladolideko taldearekin 199 partida jokatu zituen eta 25 gol lortu.[3]
Azken bi denboraldiak Kordoban eta Ferrolen jokatu ondoren, 1961ean erretiratu zen.
Ibilbidea
Erreferentziak