Agustín Cotorruelo Sendagorta (Plentzia, 1925eko abuztuaren 13a-Madril, 1989ko otsailaren 6a) bizkaitar katedraduna eta politikaria izan zen. Luis Carrero Blancok 1973an Merkataritza ministro izendatu zuen eta 1974ra arte karguan izan zen. 1982an eta zenbait hilabetez, Atlético de Madrideko presidentea izan zen.