Agrobioteknologiako Institutua Nafarroako Mutiloa herrian dagoen ikerketa zentro bat da. Zentroa 1999ko uztailean inauguratu zuten, eta bioteknologiarekin eta agronomiarekin lotutako hainbat alderdi aztertzen ditu.
Agrobioteknologiako Institutua zentro mistoa da, eta Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiak (CSIC) eta Nafarroako Gobernuak partekatzen dute haren jabetza.
Ikertzaileak Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko 11 ikertzailek, teknikariek eta administrazioko langileek eta doktoretza aurreko eta osteko 52 langilek osatzen dituzte. Gaur egun, zentro horretan lan egiten duten ikertzaileen %50 doktoreak dira.
Kanpo estekak