Agora Filosofia Elkartea

Agora Filosofia Elkartea
Datuak
Motairabazi asmorik gabeko elkartea
HerrialdeaEuskal Herria
Agintea
Legezko formabazkun
Historia
Sorrera2015
webgune ofiziala
Facebook: agora.filosofiaelkartea.3 Instagram: agoraelkartea Edit the value on Wikidata

Agora Filosofia Elkartea filosofia babesteko eta sustatzeko asmoz 2015ean sorturiko elkartea da. [1] Hasieran hezkuntza curriculumean filosofiaren presentzia gutxitzearen erabakiaren aurka borrokatzeko sortu bazen ere, gaur egun hezkuntza arautuan, eta hortik kanpo, filosofiaren aldeko hainbat ekimen antolatzen dituen eragilea da.[2]

Sorrera

Espainiako gobernuak, 2015ean, Wert legearekin hezkuntza-planetatik filosofiako orduak murrizteko joerari aurre egiteko asmoz sortu zuten elkartea.

Ekimenak

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Simone de Beauvoirren bizitza eta pentsamenduari buruzko bideoa, Agora Elkartearekin elkarlanean egindakoa.

Olinpiada filosofikoak

2018an Deustuko Unibertsitatearen, EHUren, Agora Elkartearen eta REFaren laguntzarekin sortu zen ekimena da. Urtero gai bat aukeratzen da, eta horren bueltako dilemen gaineko lehiaketa dialektikoa osatzen da.

Pentsatu! jaialdia

Joxe Azurmendi Katedrarekin batera Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean antolatzen den jardunaldia da. Azaroko hirugarren astean antolatu izan ohi da, eta batez ere filosofiako irakasleentzako formazio aukera eta elkargunea izaten da.[3]

Emakumeak filosofian

Filosofiaren historian emakumeen presentzia sustatzeko ekimena. Ikuspegi kritiko batetik curriculumean eta testu liburuetan emakumeek izan duten presentzia exkaxa salatzen dute, eta horri buelta emateko, hainbat material sortu izan dituzte. Esaterako, Jakinekin batera "Filosofiatik ezabatutako emakumeak" liburuxkak[4], eta Ikusgela ekimenarekin batera Hannah Arendt eta Simone de Beauvoirren bideo pedagogikoak.[5]

Kafe & Pote filosofikoak

Galdera batetik abiatzen diren saio kolektiboak. Modu informalago batean, kafe edo pote baten aitzakipean, lasai hitz egin eta filosofia gizarteratzeko elkargunea.[6] Besteak beste, Tolosaldean eta Goierrin egin izan dituzte saioak.

Erreferentziak

  1. Agora Filosofia Elkartea | Euskal Herriko Filosofia Elkartea. (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).
  2. «besaulkia: zer da filosofia galderari erantzun lurtarra — basilika» basilika.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).
  3. (Gaztelaniaz) Pentsatu! Jaialdia | Agora Filosofia Elkartea. (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).
  4. «Jakin 248-249: Filosofiatik ezabatutako emakumeak» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).
  5. Filosofia - Ikusgela. 2022-05-18 (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).
  6. «Pote Filosofikoak egitasmoa estreinatuko dute Tolosan» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).

Ikus, gainera

Kanpo estekak