Agnès Ntamabyaliro Rutagwera (Kibuye, 1937) ruandar politikari ohia da. Nahiz eta tutsi-hutu jatorri mistokoa izan, Ruandako genozidioaren eragileetako bat izan zen. Genozidioari aurre egin zion Jean-Baptiste Habyalimana politikari tutsiaren hilketa antolatu izana leporatu zioten[1].
Bizitza
Ntamabyariro 1937an jaio zen aita hutu eta ama tutsiarengandik. 1994an, Ruandako behin-behineko gobernuko Justizia ministroa izan zen[1].
Genozidioa bultzatzeaz eta planifikatzeaz gain, Jean-Baptiste Habyalimanaren hilketa antolatu izana leporatzen diote bereziki. Habyalimana genozidioari aurre egin zion prefeta tutsia izan zen[1].
1997ko maiatzaren 27an Ntamabyariro bahitu zuten Mufuliran (Zambia) zuen etxetik, ustez Zambiako immigrazio zerbitzuek. Zambiako gobernuak edozein parte-hartze ukatu zuen, baina Amnesty Internationalek bere segurtasunari buruzko kezka adierazi zuen[2]. Geroago Kigaliko espetxe batean aurkitu zuten[3][4]. Hamarkada bat itxaron behar izan zuen epaitua izan aurretik[1].
2009an biziarteko kartzela zigorra ezarri zion Ruandako gobernuak[1]. Justin Mugenzi eta Prosper Mugiraneza politikari ohiei ere leporatu zieten Habyalimana hiltzea, baina akusazio guztietatik absolbitu zituzten 2013ko otsailean[5].
Erreferentziak
Kanpo estekak