Agnes Baden-Powell

Agnes Baden-Powell

Bizitza
JaiotzaPaddington1858ko abenduaren 16a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaIngalaterra1945eko ekainaren 2a (86 urte)
Familia
AitaBaden Powell
AmaHenrietta Grace Smyth
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakerlezaina eta scout (en) Itzuli
IMDB: nm2625835 Edit the value on Wikidata

Agnes Smyth Baden-Powell (Paddington, Ingalaterra, 1858ko abenduaren 16a – ibidem, 1945eko ekainaren 2a) erlezaina izan zen eta neskato zein emakume gazteentzako Eskaut taldearen sortzileetako bat izan zen, mutilentzakoaren pareko.

Biografia

Robert Baden-Powelenlen, lehen Baden-Powell baroiaren arreba gazteena izan zen. Nebarekin batera, neskato gidarien gazte-mugimenduaren sortzaileetako bat izan zen, urte gutxi batzuk lehenago jaiotako Escout mugimenduaren pareko izan nahian.

Robert Baden-Powell nebarekin batera, escout mugimendua neskei eta mutikoei egokitzeko lan egin zuen. Esperientziari Gidaritza izena eman zioten. Elkarrekin, 1909an, Girl Guides, a suggestion for Character Training for Girls (Neskato gidariak, neskentzako izaeraren hezkuntzarako iradokizun bat) liburuxka idatzi zuten. 1917ra arte Erresuma Batuko Escouts Giden Elkarteko (Girl Guides Association) buru izan zen. Handik aurrera, Gidarien Munduko Elkarteko eta Escouts Gidetako (WAGGGS) lehendakariorde izendatu zuten. Bere koinatak ordezkatu zuen gero, Olave Saint Claire Soamesek.

Familia

Baden-Powell familia: Atzeko ilaran, zutik (ezkerretik eskuinera): Nagusia B. G S. Baden-Powell, 1. Batalloia, Scots Guards; Srta Agnes D. S. Baden-Powell, alaba bakarra; Frank Baden-Powell jauna, pintorea eta eskultorea; R. S. S. Baden-Powell koronela, 13. Hussars, Mafekingaren heroia. Aurreko ilaran, eserita: Sir George Baden-Powell zendua, Henrietta Grace Baden-Powell eta bere bilobetako bat; Warrington Baden-Powell jauna, Q.C., Sala: Admiralty Court.

Agnes Smyth Powell izenez jaio zen, hamar seme-alabeetako bederatzigarrena izan zen eta hirugarren emakumezkoa. Aita Reverendo Baden Powell Savilian Chair of Geometry zen Oxfordeko Unibertsitatean eta ama Henrietta Grace Smyth hirugarren emaztea (aurreko biak hil baitziren). Agnesen ama musikari eta margolari trebea izan zen.

Agnesek bi urte besterik ez zituela hil zen aita. Ohoratzeko, hil ondoren, familiak bere lehen izena, Baden, gehitu egin zien abizenei, eta handik aurrera Baden-Powell izenez ezagutu zen bere familia. Baden Powell apaizaren heriotzak amaren, Henriettaren esku utzi zuen familia. Henriettak seme-alabei bizitzan nabarmendu nahia erakutsi nahi izan zien.

Agnesek organoa, pianoa eta biolina jotzen ikasi zuen. Agnes-en beste interes batzuk igeriketa, patinajea, historia naturala, astronomia eta etxean izan zuen erle-bilduma izan ziren.[1]

Neskatila gidarien mugimendua

Robert Baden-Powell nebak eskaultismoa sortu ondoren, 1909an escout erakustaldia egin zen Londresko Crystal Palacen.[1] Ordezkaritzetako desfilea iritsi zenean, denak harrituta geratu ziren arrebak Escout-en fenomenoaz kutsatuta zeudela ikustean.

Oro har, garai hartako herritarren iritzia aurreiritzi bat zen: neska gazteek mutilek egiten zituzten probak eta trebetasunak eginez gero, neskak marimatxo lotsagabeak izango ote ziren beldur. Hori zela eta, Agnes Baden-Powellek haurrentzako aukera egokia sustatzeko asmoaz, liburuxka bat idaztea erabaki zuen.

How Girls Can_Help to Build Up the Empire liburua, 1912

1909an, Agnesek eta Robertek batera argitaratu zituzten bi liburuxka: Gazte gidariak, nesken izaeraren entrenamendurako iradokizun bat ("Pamphlet A: Baden-Powell Girl Guides, a Suggestion for Character for Girls"), batean talde bat nola hasi azaltzen zen eta bestean programaren proiektuak zehazten ziren—.[2] Argitalpen horiek emakume gazteen mugimenduaren aitzindaritzat hartzen dira, eta gero Neskentzako gida-eskuliburu batean zabalago azaldu ziren.

1910eko apirilean, 6.000 gazte zeuden Neskato Gidarien taldeetan. 1912an, Agnes Erresuma Batuko Neskato Gidarien Elkarteko presidente izendatu zuten.[3] Urte horiek beharrezkoak izan ziren esperientzia metatzeko eta 1912an argitaratu ahal izateko «The Handbook for the Girl Guides or How Girls Can Help to Build Up the Empire» (Neska gidarientzako eskuliburua edo neskek inperioa eraikitzen nola lagun dezaketen) izeneko lehen eskuliburua.

1920an, lehendakaritza utzi zuen Agnesek Maria printzesaren (Harewood kondesa) alde, baina presidenteorde gisa jarraitu zuen, 1945ean hil zen arte, 86 urte zituela.

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak