Greziar mitologian, Aedea edo Aede (grezieraz Αοιδη, Aoide, "kantatu"), jatorrizko hiru musetatik azkena da, Pausaniasen arabera, bere ahizpa Meletea eta Mnemerekin batera.
Aedea, lan artistikoren exekuzioaren musa da, eskenaratzearena, bera baita bere ahizpa Mnemek aurretik idatzitakoa irakurri, errezitatu, jo (musika tresnak) edo kantatzeaz arduratzen dena. Arte lan bat erabilia den unea irudikatzen du.
Beste alde batetik, lan artistikoak, "bizitza propioa", artista, arte lan hori sortzen ari den bitartean bakarrik duela uste da (margolan bat margotu, kantu bat idatzi), baina lan hau ez zegokion Aedeari, bere ahizpa Mnemeari baizik. Behin lana sortua denean, nolabait, "hil" egiten da, egonkor bihurtzen baita, eta ez du aldaketa gehiagorik jasaten. Lanaren amaitze bezala, bere exekuzioa geratzen da, Aedeari zegokion lana zena.
Ikonografikoki, kantatzen edo olerkiak errezitatzen ari den neska gazte bat bezala irudikatzen da, lira bat jotzen ari den aldi berean, musika tresnen soinua, ahots baten parekoa dela uste baita.
Kanpo estekak