Adela Campaña Ortiz (Sause, Zaragoza, 1886 - Izko, 1936ko uztailaren 30a) 50 urteko etxekoandrea, Lanaren Konfederazio Nazionaleko kidea, bortxartu eta fusilatu egin zuten 1936ko Gerra Zibilean.[1][2]
Bizitza
Adela Campaña Sausekoa zen jatorriz, baina Zangozan bizi zen bere senar Tomás Carro Espatolero eta bost seme-alabekin (Ramira, Patricio, Pilar, Ricardo eta Felipe).[3] 1936ko uztailaren 30ean Izko (Ibargoiti) Loitin fusilatu zuten bortxatu ondoren.[1][4][5]
Bere ahizpa Asunción ere berarekin batera fusilatu zuten. Neba Raimundo hainbat aldiz preso egon ondoren probintzia-espetxean 1938an fusilatu zuten. Alaba Pilar Carro, 21 urtekoa, Zaragozan fusilatu zuten 1936ko azaroaren 11n. Seme Ricardo Carro Montreal del Campon fusilatu zuten 1936ko abuztuaren 3an. Seme Felipe Carro Zaragozan fusilatu zuten.[1]
Adelaren ilobak: Máximo, Primitivo eta Eugenio eta koinatu Antonio Palacín (Asunciónen semeak eta senarra) ere fusilatu egin zituzten Sausen eta Zaragozan.[4]
Aintzatespenak
- 2019ko ekainaren 1ean, larunbata, Loti gainean inauguratu zen "Loiti, hilerri klandestinoa" izenarekin 1936an eraildako pertsonak omentzeko jarritako eskultura-taldea. "Loiti, hilerri klandestinoa" Zangozako merindadeko herrietako bizilagunak lurperatu zituzten hobi klandestinoen multzoa, tropa frankistek hil ondoren. Sei terminotan lurperatu zituzten: Aldunate, Izko, Lekaun, Nardues, Sengérriz eta Loiti. 66 pertsona lurperatuta dauden hobiak daude.[6][7]
Erreferentzia
Kanpo estekak