Ad Deir (Monasterioa; arabieraz: الدير) edo Deir, Jordaniako nabateoen Petra hiri historikoan dagoen eraikin ezagunenatiko bat da (ezagunena zalantzarik gabe Khazneh da).[1]
Ezaugarriak
Eraikin monumental hau harrian induskatuta dago eta harriz osatuta dago ere bai. 45 metro garaiera du eta 50 zabalerakoa. Arkitekturaren ikuspuntutik nabateo klasikoko estilokoa da.
Historia
I. mendean eraikitako hilobia da, Obodas I.a erregearen omenez (K.a. 96 - K.a. 85). Errege honek bere herrirako garaipen handiak lortu zituen baina, azkenean, Seleukotarrek hil zuten; hala ere, nabateoek gerra irabazi zuten. Bere herrirako Obodas jainko bat izan zen. Haren gorpua Negeven lurperatu zuten.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo loturak