Acció per la República (euskaraz, Errepublikaren aldeko Ekintza; AxR) Kataluniako alderdi politiko progresista eta independentista da, Junts per la República (Errepublikaren alde, Elkarrekin) korrontekideek sortutakoa, egun Junts per Catalunya (JxCat) koaliziopean. Alderdiak bere burua independentista, errepublikano, ekologista, feminista eta progresista modura definitzen du, Herbehereetako Democrats 66 alderdia erreferente ideologiko modura edukiz. "Fronte errepublikano eta patriotiko" baten aldekoa da, "apurtze-politika" baten defentsan, bestelako alderdi independentistekin batera.[1][2]
Alderdikide ezagunetatik, bereziki aipagarri dira Kataluniako conseller-ohia den Ferran Mascarell eta Agustí Colomines historialaria.[2]
Historia
Esan bezala, alderdiak bere sorrera-unea JxCat barruko Junts per la República mugimenduan kokatzen da,[1] Elsa Artadi-k, Eduard Pujol-ek, Josep Riera-k, Aurora Madaulak eta Antoni Morral-ek planteatutakoa 2018ko martxoan.[3] Mugimenduaren ideologiaren aipagarrienetakoa, 2019ko martxoan proposatutako JxCat eta Kataluniako Ezker Errepublikanoaren (ERC) arteko talde parlamentario "unitario eta bakarraren sorreraren" defentsa dugu, bai Espainiako Kongresu zein Senatuan.[4]
Mugimenduaren alderdi-bilakatzea 2019ko uztailean plazaratu zen,[1] sortze-prozesua urte bereko azarora arte ez bazen eman.[2] Alderdia postkonbergentziaren berbatzearen aurkakoa da, Kataluniako Europar Alderdi Demokrataren (PDeCAT) orbitatik aldenduz,[5] eta Carles Puidgemont-en figuraren alde posizionatuz eta bere pertsonan Kataluniako independentziaren buru izateko "legitimizazio-bidea" defendatuz.[1] Hala, AxR-ko kide asko Puigdemonten Crida Nacional per la República-ko (CNxR) kide dira ere.[2] 2020ko uztailaren 1ean, AxR-k JxCat koalizioa plataforma berri batera mutatzeko alde posizionatu zen, non CNxR kide izango zitekeen ere;[6][7] Puigdemontek uztailaren 25ean bere alderdi berria aurkeztuko zuela iragarri zuen arte, ordu batzuk geroago.[8]
2020ko uztailaren 19an, AxR-k, ez-ohiko batzar batean, "modu indibidualean" Puigdemonten Junts per Catalunya-rekin (Junts) batera aurkezteko alde bozkatu zuen, "alderdi berriaren sorreran modu aktiboan parte hartuz".[9][10]
Erreferentziak
Kanpo estekak