Abulia (grezierazko αβουλία, "borondate-eza" hitzetik ekarria) borondate falta da, desoreka organikoren baten eraginez gertatzen dena. Psikiatria arloan, erabakiak hartzeko, jarduteko, mugimenduak egin eta koordinatzeko borondatearen ezintasuna edo ahulezia da.[1]Hezkuntza arloan, umearen moldatu ezinaren behin-behineko egoera da, zalantzaldi edo nagia adibidez.[2]