Basoran jaioa, 1977an ingeniaritza ikasketak amaitu zituen. Urte horretan Dawa Alderdi Islamikoan sartu zen. Sadam Huseinek alderdi hori debekatu zuenean, Abu Mahdi al-Muhandisek Irango Ahvaz hirira ihes egin zuen; hiri horretan Irango gobernuak iheslariak jasotzeko kanpamendu bat egokitu zuen.
1980. hamarkadan, Kuwaiten egin zituen aktibitateei esker, terrorismo akusazioa jasan zuen. Ameriketako Estatu Batuek plazaratutako terroristen izenen zerrendean berea agertu zen.[1] Ihes eginda, hala ere, Irango epaitegi batek epaitu zuen eta heriotz-zigorra ezarri zitzaion. Akusazio nagusiak Estatu Batuetako eta Frantziako enbaxaden aurkako bonbez burututako erasoak ziren.[2]
2003an, Sadam Husein hil ondoren, Irakera itzuli zen. Irakeko Gerra bukatu ondoren, Irakeko Ibrahim al-Jaafari Lehen Ministroaren aholkulari gisa lan egin zuen. 2005ean, Babiloniako probintziaren ordezkari gisa, Irakeko Parlamenturako aukeratu zuten. 2007an, behin estatubatuarrek haren ibilbidea ezagutuez gero, Nuri al-Maliki Lehen Ministroari presionatu zioten. Ondorioz, Iranera ihes egin zuen berriro ere, armada estatubatuarrak Irak utzi arte. Berriro Iraken, Mobilizazio Herritarraren Indarrak ondoko komandante gisa, aliantzaren zuzendaritzan lagundu zuen.[3]
Hedabide batzuen ustez, Irango Iraultza Islamikoaren Goardiaren gorputzaren Quds Indarrarekin lotura izan zuen; Quds Indarrak nazioarteko ekitzetaz arduratzen da. Reuters agentziaren arabera Hezbolako Brigaden taldekidea zen.[4]
2020an Estatu Batuarrek Bagdadko Nazioarteko Aireportuaren aurkako erasoa egin zuten eta zazpi pertsona hil zituzten, tartean Qasem Soleimani general iraniarra.