Absolutu (filosofia)

Absolutu hitzak, zentzu filosofikoan, “berez dena” esan nahi du. Absolutu terminoak izendatu du beste zerbaitetik banandua edo independentea dena, hau da, baldintzagabea dena. Horregatik, zentzu komunari dagokionez, absolutuaren ideiak negatiboa den zerbait esan nahi du, hau da, “absolutua” ezeztapenez azaltzen den termino izango da, ez baita definitzen, egian, termino positiboa eta errealitatearen betetasuna adierazten duenean. Zentzu horretan, "absolutua2 beste kontzeptu bati aurka egiten dionean ulertzen dena izango da. Dena den, arrazoimen espekulatiboak arrazoimen hori lehen eta zerizanezkotzat hartzen duenean, enpirikoki hautematen diren erlazio guztien nukleo eta printzipio esplikatzaile gisa kokatzen da. Beste hitz batzuekin esanda, hasierako negazioa termino zentralean bihurtzen da.[1]

Etimologia

“Absolutu” hitza  latineko absolutus hitzetik dator, absorvere aditzaren partizipio perfektua dena. Absolutu hitza ab- aurrizkiak (gabezia, banaketa) eta solvere aditzak (askatu) osatzen dute, eta, beraz, “norbait zerbaitetik askatzea” esan nahi du.[2] Horrenbestez, edozein lotura edo mugapenetatik aske eta independente dena adierazi nahi du; hortaz, Euskaltzaindiaren Hiztegiak honela definitzen du terminoa: «Berez halakoa dena, beste ezeren arabera hartzen ez dena».[3]

Absolutu motak

Eskuarki, absolutu mota desberdinen arteko bereizketa egiten da. Oinarrizko bereizketa absolutu hutsaren, absolutum simpliciter, eta sinplearen, absolutum secundum quid, artean ematen da, hau da, bere baitako absolutuaren eta beste batekiko erlazioz absolutua denaren artean. Lehena Jainkoarekin, Printzipioarekin, Kausarekin, Izatearekin, Batarekin eta abarrekin identifikatu da, hau da, nozio teologikoekin edo filosofikoekin. Bigarrenari dagokionez, absolutu mota ezberdinak bereiz daitezke, adibidez, absolutuki gorria dena, absolutuki biribila dena, etab. Ikusten denez, beti beste errealitate bati lotua. Bestalde, badira aurrekoak bezain tradizionalak ez diren, baina literatura filosofiko modernoan hain ohikoak diren zenbait bereizketa: absolutua zentzu formalean eta absolutua zentzu zehatzean; absolutu arrazionala eta irrazionala; absolutua errealitate gisa eta absolutua printzipio gisa; absolutu isolatua eta erlazionatua; immanentea eta transzendentea; infinitua eta finitua; esperimentala eta ez-esperimentala, etab. Dena dela, absolutuari buruzko espekulazio gehienak lehen motari lotzen zaizkionez, hau da, simpliciter absolutuari, lehen bereizketa funtsezkotzat hartu behar da.[1]

Absolutua eta izate erlatiboak

Literatura filosofikoan sarri irakurtzen da absolutua mendekoari, baldintzatuari eta erlatiboari kontrajartzen zaiela. Absolutua denak, logikoa denez, erlatiboaren aurka egiten du, eta, horrela, bere interpretazio negatiboa, mugatua, baldintzatua, ezeren (ez inoren) ondorio ez dena bezala agertzen da, hau da, beste ezein gauza edo ideiaren menpe ez dagoena. Hortik sortzen da, agian, absolutuaren balio positiboa egia gisa, non beste guztiak oinarritzen diren eta horren menpe dauden, eta beste inorengandik eratortzen ez den eta bere izateko arrazoia bere baitan daraman printzipio gisa.

Hala ere, bi aurkakotasun bereizi behar dira: (1) absolutua mendekoari kontrajartzen zaio eta (2) absolutua erlatiboari kontrajartzen zaio. Autore tradizionalek (batez ere eskolastikoek) sarritan jo dute lehen aurkakotasunera, eta argudiatu dute horrek bakarrik ahalbidetzen duela absolutuaren eta absolutuak ez diren zerizanen artean ezar daitekeen harremanaren auzia konpontzea. Autore modernoek, aldiz, bigarren aurkakotasuna hobetsi dute. Azken adiera honekin doktrina ugari eraiki dira. Adibidez, monismoa absolutu bati dagokion guztia murrizteko saio gisa defini daiteke; fenomenalismoa, absolutua erlatiboa den guztiari lotzeko asmo gisa; dualismoa, absolutua bi zerizan absolututan edo gehiagotan zatitzeko ahalegin gisa, eta abar.[1]

Absolutuaren ezagutza posiblea?

Iraganeko filosofo gehienek absolutua onartu dute, edo gutxienez haren kontzeptuari buruz zentzuz hitz egiteko aukera. Ez da beharrezkoa izan haientzat metafisika guztiz arrazionalista sostengatzea; absolutuari buruzko ikuskera enpiristak ez dira erabat baztertuta geratzen. Aitzitik, filosofo batzuek, garai garaikidean bereziki ugariak, uko egin diote absolutu baten ideia beren pentsamenduan sartzeari.

Ukapen horrek hiru formula izan ditzake. Alde batetik, ukatu egin daiteke absolutua denik, eta haren inguruan esaten dena irudimenaren ondorio gisa har daiteke; absolutuaren inguruko espekulazioak, ezeztapen mota hori aldarrikatzen duten autoreen arabera, ez dira berez filosofikoak, eta are gutxiago zientifikoak, literarioak edo poetikoak baizik. Bestalde, ukatu egin daiteke zilegi denik absolutuaren ezein kontzeptu garatzea, bereziki horrelako saio orok antinomia disolbaezinak ekartzen dituelako. Azkenik, ukatu egin daiteke "absolutua" esamoldea zentzuz ere erabili ahal izatea, adierazpen horrek erreferentzia behagarririk ez duela edo hizkuntzaren arau sintaktikoak urratzen dituela argudiatuz. Lehenengo iritziari enpirista askok eutsi diote; bigarrenari, arrazionalista ugarik; azkenari, neopositibista gehienek.[4]

Absolutua ulertzeko hainbat modu

Absolutua bururatzeko moduei dagokienez, ez dago beti adostasunik, ezta absolutu bat bururatzeko aukera onartzen dutenen artean ere. Batzuek uste dute absolutua arrazoimen huts edo espekulatiboaren bidez ulertzen dela; beste batzuek, berriz, esperientziaz ezagutzen dela uste dute, bai esperientzia arruntaz, bai esperientzia bereziaz. Beste batzuen ustez, ordea, arrazoimena eta esperientzia ez dira bide egokiak; izan ere, Absolutua ez da gauza zehatz bat, eta horrela ezin da pentsatu, ezta esan ere, susmatu baino ez da egiten.

Bestalde, intuizioa intelektuala, emozionala, borondatezkoa eta abar izan daiteke. Beste pentsalari batzuek ohartarazten dute absolutuaren inguruan jardutea tautologikoa dela ezinbestean, ezin baita alde batera utzi baieztapena, “absolutua absolutua baita”. Orduan ondorioztatzen dute absolutuaren alderdi zehatzei buruz bakarrik hitz egin daitekeela, alferrik baita alderdi formalei buruz hitz egin nahi izatea. Absolutuaren inguruan egon daitekeen argipen bakarra, beraz, absolutu hori existitzen dela frogatzea da, eta ez absolutuaren izaera ikertzen saiatzea.[4]

Absolutuaren hainbat forma historiko

Absolutuaren erabilera ohikoa izan da tradizio filosofikoan. Absolutuaren analisia egiteko asmorik izan ez duten autoreek ere beren pentsamenduan zerizan absolututzat hartu ohi denari erreferentzia egiten dioten kontzeptuak sartu dituzte. Kontuan hartu, adibidez, Parmenidesen Esfera, Platonen Ongiaren ideia, Aristotelesen lehen motore mugiezina, Plotinoren Bat-a, Spinozaren substantzia, Kanten bere baitako gauza, Fichteren Nia, Hegeliar izpiritu absolutua, Schopenhauerren nahia, etab. Azter ditzagun, beraz, ideia horietako batzuk sakonago.

Agustin Hiponakoa

Bere irakaskuntzaren aurrekari historiko asko dauden arren, Agustin absolutuaren adiera filosofikoa eta teologikoa azpimarratu zuen pentsalaria da. Dakigunez, Plotinoren bitartekaritzarekin batera, platonismoa da doktrina augustindarraren iturri nagusia. Afrikako gotzain handiak Akademia Berriaren eszeptizismoaren aurkako defentsa egin behar izan zuen lehenik. Akademia Berriak, ezagutzaren kausa bezala Platonen irakaspena onartu zuen, zentzumenen munduaren desegokitasunari buruz, baina ez zuen bere ziurtasuna ideien existentzian partekatu. Horrela, ezagutzaren posibilitatea zalantzan jartzen zen.

Agustinek, akademiko berriei eraso egin zienean, zentzumenen mundutik independentea izango zen mundu ulergarri baten existentzia defendatu zuen, Platonen terminologia bera erabiliz. Harentzat, ideien existentzia Jainkoak sortu eta zuzendutako mundu bat da. Horregatik ideiak Jainkoak sortzen dituen ereduak dira, eta hor kokatzen da filosofoek beti bilatzen duten jakinduria. Horrela, Jainkoaren atributu gorena, Agustinen arabera, egia da, bertan Jainkoak funtsatzen baititu beste egia guztiak.

Laburbilduz, Agustinentzat Absolutua Jainkoari dagokio, izaki eta existentzia ororen sorburu baitak. Berak uste zuen Jainkoa dela egiazko errealitate bakarra eta gainerako guztia harengandik sortua dela. Horrenbestez, argudiatzen zuen munduko gauzak gure zentzumenen bidez ezagut ditzakegun arren, egia absolutua arrazoimenaren eta Jainkoarenganako fedearen bidez bakarrik uler dezakegula. Horrela defendatzen du bere "Aitorpenak" lanean, non bere ezagutzaren eta egiaren aldeko bilaketa propioa deskribatzen duen, azkenean Absolutua bezalako Jainkoaren ulermen sakonagora eraman duena.[5]

Tomas Akinokoa

Tomas Akinokoren pentsamenduan absolutuaren existentzia lehen kausaren frogapenean agertzen da,. Hau da, izaki absolutuarekin lotuta dago, unibertsoan pentsa eta ezagut daitekeen Jainkoaz haraindi. Jainkoaren existentziaren frogapenaren bost bideen teoriaz aparte, Jainkoaren existentziara Jainkoaren existentziara sortutako gauzen ezagutzaren bidez irits daitekeela proposatzen du.

Era berean, Akinoko Tomasen pentsamenduan lotura estua dago betiereko edo erabateko egiaren nozioaren eta izate absolutuaren artean. Jainkoa egia absolutua ote den galdetzean egiazta dezakegu. Ikus dezagun, beraz, esaldien egia adimenaren egia besterik ez dela, esaten dena gogamenean eta hizkuntzan ere badelako. Horrela, hitz egiten denean, egia dela esaten da gogamenean egia dela adierazten duen heinean. Gauza bera esan dezakegu adimenaren egiari dagokionez. Horregatik, gogamena betierekoa ez balitz, ezein egia ez litzateke betierekoa izango. Eta, Jainkoaren Izpiritua bakarrik betierekoa denez, horretan bakarrik du egiak betierekotasuna. Eta hortik ez da ateratzen Jainkoaz kanpoko zerbait betierekoa denik, zeren Jainkoaren Izpirituaren egia Jainkoa bera baita. Akinosen ontologiak Jainkoa bere izaera duen izate gisa deskribatzen du. Jainkoa ez den beste edozein izaki ez da existitzen, eta, beraz, bere baitatik kanpo bilatu behar da haren existentziaren kausa. Jainkoa, beraz, absolutua da, beste zerizanetik erabat independentea.[5]

Fichte

Ni absolutuaren esanahia, J. G. Fichte-ren pentsamenduan, idealismo kritiko kantiarraren zuzentzaile gisa ulertu behar da. Kantiar kritiken emaitza izan zen kritika horiek oinarri bat eman ziotela gizakiari askatasunaren esparruan fede arrazional bat izateko. Bere baitako gauza, jatorriz kantiar sisteman oinarrituriko elementu postulatua, moralaren eta Jainkoaren erresuma bihurtu zen, arrazoimen kritikoari helezina zaiona. Kanten ustez, barne-lege moralak oinarri bat ematen du Jainkoaren existentzian, ordena izpiritualean eta arimaren hilezintasunean sinesteko, baina ez haiek ezagutzeko. Bere ustez, nahiz eta gizakiak ezin duen horrelako ezer frogen bidez ezagutu, badu berme bat arrazoi praktikoengatik onartzeko. Fichtek uko egin zion askatasunaren eta ni-aren baztertze hori egiazko ezagutzaren bazterretara uzteari; bere filosofia bera askatasunaren, ni-aren, kontzepzioaren baieztapenarekin hasi zen, erabat oinarrizko printzipio gisa. Printzipio horretatik atera behar dira esperientziaren kategoriak. Horrela, ni aske eta prestua ezagutza eta esperientzia ororen iturri bihurtu zen Fichteren filosofian.

Gauzak horrela, askatasuna, mundu-ordena eta Jainkoa ziren oinarrizko errealitateak; beste edozer onartu behar bazen errealtzat, horietatik ondorioztatu behar zen. Beraz, ordena praktikoa ez zen bere baitako erresuma gisa bakarrik salbatu, baizik eta errealitatearen funtsezko ordena erregulatzaile bihurtu zen. Fichtek, bere niaren errealitate osoa ondorioztatzen ari zela salatzea saihesteko, ni partikularren eta ni absolutuaren arteko bereizketa bat sartu zuen, ni indibidualak azkenengoaren adierazpenak izanda. Horregatik, ukatu egin zuen idealismo subjektiboaren sistema bat garatu zuenik. Kanpoko munduaren existentziaren berri emateko gai izan zen, bere gogobetetzeari zegokionez, ez baitzen bere niaren mende bere osotasunean. Horrela Fichteren filosofiaren erdigune bihurtu zen ni absolutua Jainkoa da, baina Jainkoa prozesu gisa ulertua, eboluzio espiritual autodeterminatu gisa. Ni absolutu hori ni indibidualetan adierazten eta agertzen da; haien baitan bere izaeraren lege gisa bizi eta jokatzen du, mundu fenomenikoaren zein pentsamenduaren lege beharrezkoen azken oinarri gisa.[6]

Schelling

Fichterenean, natura ni absolutuaren emaitza da; hala ere, ni indibidualari dagokionez, oztopo bat besterik ez da. F. W. J. Schelling saiatu zen dualismo horretatik harago joaten, absolutu-deenaren kontzeptuan, natura edo prozesu gisa, errealitaterako oinarri erabat monista aurkitzeko. Harentzat natura jada ez da prozesu hil eta mekaniko bat; adimen inkontzientea da, gizakia adimen kontzientea den bezala. Bada, beraz, ezagutza ahalbidetzen duen kidetasun bat.

Errealitatearen nota komuna, Schellingentzat, aktibitate hutsa da, energia autodeterminatzailea; natura eta adimena ez dira alderdi paraleloak, ni absolutuaren garapenean etapak baizik. Absolutua ez da existitzen den zerbait, baizik eta eboluzionatzen duen zerbait, garatzen dena, historia bat duena; eta natura eta adimena historia horren uneak dira. Horrela, Schellingek dio ni indibidualak, adimen itsua bere buruaz jabetzen den lekuak direnez, ezin direla errealak izan absolutuan errotuta ez badaude. Schellingen izaera, beraz, physis presokratikoaren oso antzekoa da; zientziarako ezartzen duen ideala pentsamenduaren legeen eta naturaren legeen azken identifikazioa da. Identitate horren bidez, errealitate osoa adimenera mugatzen da.[6]

Hegel

Pentsamenduaren eta errealitatearen legeen identifikazioa, Schellingek irakatsia, G. W. F. Hegelek onartu zuen. Hegelentzat absolutua dena ez da lausoa eta amorfoa, absolutuak Schellingengandik hartu zuen bezala, eta ez da substantziala, Spinozarentzat izan zen bezala. Absolutua une inkontzienteetatik igarotzen den prozesua da, baina bere oihalak autokontzientzia osoa dira. Prozesuaren zentzua azken xede horretan dago, non absolutua bere buruaz erabat kontziente izatera iritsi den eta bere identitatea unibertsoaren azken xedearekin berrezagutzen duen.

Hegeliar absolutua aldi berean presente dago prozesu orotan eta bertatik sortzen da. Filosofiak, beraz, arrazoimena bilatu eta aurkitu behar du prozesu orotan, irrazionala eta absurdua badirudi ere. Hegelek historiarekiko duen interesa aurreikus daiteke: historian absolutua bilatzeko eskatzen dio gizakiari. Motibo erlijiosoak ematen ditu bilaketa honetarako, esanez gizakiari Jainkoa maitatzeko ez ezik, hura ezagutzeko ere esaten zaiola. Jainkoa gizakiari agertzen zaio historian. Pentsa daiteke historian gauzak halabeharrez eta modu txarrean gertatzen direla, baina hau ezin da izan. Gizakiak ez du pentsatu behar bereizketa bat dagoenik gauzak nolakoak diren eta nolakoak izan beharko luketen. Historian dena gertatzen da nahitaez eta onerako, eta filosofoaren zeregina da hori frogatzea.

Prozesu dialektikoa eta kontraesanaren printzipioak dena gobernatzen duela dioen baieztapena Hegelek pentsamenduaren eta errealitatearen inguruan egiten duen identifikazioaren adierazgarri dira. Pentsamendua nahasmen globaletik determinazio eta bereizketara doan prozesu gisa pentsa litekeen bezala, Hegelek errealitatea abstraktu homogeneo eta bereizgabetik bereizketa konkreturaino garatzen dela uste du. Prozesuaren urrats bakoitzak atzera eta aurrera begiratzen du. Dena ez da izan zena, ezta izango dena ere: oraingo egoera aurreko egoera baten kontraesankorra da, eta orain denaren kontraesanera darama. Kontraesana, beraz, bizitzaren eta mugimenduaren legea da. Guztiz, kontrakoak eta kontraesankorrak irentsiak eta adiskidetuak dira. Pentsamenduaren metodo dialektikoa bere kontraesana sortzen duen nozio abstraktu batekin hasten da, eta bi hauek hirugarren kontzeptu batean biltzen dira: tesia, antitesia eta sintesia. Higidura abstraktutik orokor-den konkretura da. Horrela, Hegelek pentsamenduaren aurrerapenaz eta errealitatearen bilakaeraz egiten duen deskribapena berbera da. Hegelen absolutua, beraz, errealitatearen prozesu ebolutiboa eta prozesu horren helmuga da, Espiritu Absolutua, alegia.

Hegelentzat horrek esan nahi du ezagutza absolutuak erlazio absolutua baino ezin duela adierazi, non esperientziaren oinarria eta hura esperimentatzen duen eragilea bat eta bera diren: ezagutzen den objektua ezagutzen duen subjektua da esplizituki. Hau da, egiazki absolutua den "gauza" bakarra bere burua erabat auto-baldintzatua duena da, eta Hegelen arabera, hori gogoak bere burua objektu propiotzat hartzen duenean bakarrik gertatzen da. Beste hitz batzuekin esanda, absolutua dena da beste kontzientzien beharra ez duena bere burua definitzeko, bere burua auto-baldintzatze baitu. Hau da, bestearen ezeztapena beharrezkoa ez denean kontzeptua ulertzeko, erabat, autonomoa delako.[6]

Simone de Beauvoir

Simone de Beauvoirrek Bigarren Sexua liburuan emakumearen inguruan plazaratu diren esentzia ezberdinak komentatzen ditu. Berak, ikuspuntu existentziala batetik azterketa egiten badu ere (kritika egiteko), Hegelen terminologia erabiltzen du emakumearen auzia jorratzeko. Liburuari heltzen badiogu, labur esanda, Beauvoirrek emakumea izatea zertan datzan galderari erantzun nahi dio, hau da, emakume izatearen definizio bat ematen saiatzen da. Horretarako, aipatu denez, subjektu eta objektuaz hitz egiten digu (Hegelen terminologia).

Hegelen ustez, besteak funtsezkoak dira gure nortasuna eratzeko. Nahiz eta gure ziurtasunarentzat eta munduaren egia izateko nahiarentzat mehatxu bat izan, besteak gabe ezingo genuke gure nortasuna eratu. Zergatik? Gure nortasuna osatzeko, errekonozimendua behar delako, eta hori beste gizaki batek bakarrik eman dezake alteritatearekin. Kasuak kasu, botilaren adibidea ekarri dezakegu gogora. Botila nigandik aparte dagoen objektua da, horregatik honekiko ni agentea izango naiz. Horrela, botila objektua den heinean, ez digu ezer berririk ematen. Dena den, nik pertsona batekin topo egiten badut (Unax demagun), Unax, ni bezala, agentea izango da, berak nire existentziaren kontzientzia duelako, eta alderantziz. Horregatik existentziaren kontzientzia elkarrekikotasuna eskatzen du. Bi subjektuen artean elkarrekikotasun bat dago, hau da, bestea zuretzako bestea izango da, baina uler dezakezu bestearentzat norbera bestea izango dela ere. Edozein kasutan, bestearen nozioaren bitartez konturatzen naiz ni naizela, zerbait naizela. Norberaren kontzientzia sortzen da bestearen bitartez (alteritatea), nire burua kontrajarriz. Hitz gutxitan esan da, norbera izateko bestea behar dugu.

Beauvoirren teoriara bueltatuz dio emakumea alteritatearen bitartez definitzen den izakia dela. Gizon-emakume dikotomian gizona subjektuak izango da eta emakumea bestea, objektua. Emakumea topatzen da egoera batean non kondenatuta dagoen beti bestea izatera. Gizonen taldeak bere burua subjektu bat bezala hartu du, eta horretarako, bere kontzientzia bermatzeko, emakumea bestea izatea tokatzen zaio kanpotik eman zaizkion balore batzuen bitartez: feminitatea, errespetatua, aginduak betetzea,... kasu. Gainera, ordena naturaltzat saldu dute. Bere transzendentziari uko egin behar dio emakumeak, izaki inmanente batean bihurtzeko. Horren ondorioz, gizona emakumearen bestea da, emakume gizonaren bestea izan gabe. Horrela laburtzen du autoreak:

Bi sexuen harremana ez da bi elektrizitaterena, bi polorena: gizonak positiboa eta neutroa ordezkatzen ditu aldi berean, "gizonak" erabiltzen denez gero gizakiak izendatzeko, "vir" hitzaren zentzu singularra eta "homo" hitzaren zentzu orokorra baturik. Emakumea negatibo gisa ageri da,... [7]

Zer esan nahi du horrekin? Aurrerago dagoen azalpen batekin argitzen digu:

Gizonaren gorputzak berez du zentzua, emakumearena kontuan hartu gabe ere; emakumearenak, berriz, gabetua ematen du gizasemea gogoan ez badugu [.] Gizona pentsa daiteke emakumea gabe. Emakumea ez daiteke pentsa gizona gabe". Eta emakumea ez da gizonak erabakitzen duena baizik; hala, "sexua" deitzen zaio, eta horrek esan nahi du emakumea, gizonarentzat, izaki sexudun bat dela funtsean: gizonarentzat, emakumea sexu da, eta, beraz, horixe da guztiz. Gizonaren aldean determinatzen eta bereiten da emakumea, baina ez emakumearen aldean gizona; emakumea inesentziala da, esentzialaren kontrakarrean. Gizona Subjektua da, Absolutua: emakumea Bestea da: (Beauvoir, 2019, 10)[8]

Honekin autoreak azaldu nahi digu, emakumeak gizonaren aurrean bestea dela, hori den guztiaren kontrakoa delako. Baina gizona, bere aldetik, ez da emakumearen negazioarekin identifikatzen, absolutua delako. Gizona norbera da, subjektua, absolutua, hau da, izaki esentzial bat. Gizonak askatasuna du bere nortasuna eraikitzeko, hain zuzen, absolutua delako, espirituaren azkenengo pausuan dagoelako. Gizona historia da, zientzia, filosofia, Gizonak ez du inoren beharrik behar definitzeko, are gutxiago emakumearen beharra. Horregatik, emakumea bestea izango da, izaki inesentziala.

Erreferentziak

  1. a b c Ferrater Mora, José. (1990). Diccionario de filosofía. Alianza Editorial.
  2. (Gaztelaniaz) «ABSOLUTO» Etimologías de Chile - Diccionario que explica el origen de las palabras (Noiz kontsultatua: 2023-05-04).
  3. «EH - Bilaketa - Bilaketa» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-04).
  4. a b Diccionario de filosofia de bolsillo. Alianza Editorial 2006 ISBN 84-206-3670-3. (Noiz kontsultatua: 2023-05-03).
  5. a b The Absolute. .
  6. a b c (S.I.), Copleston, Frederick,. (1999). Historia de la filosofía 7. Ariel ISBN 84-344-8728-4. PMC 1055103922. (Noiz kontsultatua: 2023-05-03).
  7. de Beauvoir, Simone. (2019). Bigarren Sexua. Elkar Argitaletxea, 9 or. ISBN 978-84-90279-45-8..
  8. de Beauvoir, Simone. (2019). Bigarren sexua. Elkar Argitaletxea, 10 or. (Noiz kontsultatua: 2023-05-03).

Kanpo estekak

Read other articles:

Народная полиция ГДРсокращённо: VP нем. Volkspolizei Эмблема Народной полиции ГДР Общая информация Страна  ГДР Дата создания 1952 год Предшественник полицейские организации земель ГДР Дата упразднения 3 октября 1990 Заменено на Саксонская полиция, Тюрингская полиция, Полици...

 

SMP Negeri 33 SemarangInformasiJenisNegeriAkreditasiA[1]Nomor Pokok Sekolah Nasional20328833Kepala SekolahMuhammad Ahsan, S.Ag, M.KomNIP. 19741224 199903 1 002Jumlah kelasKelas VII A - VII I Kelas VIII A - VIII I Kelas IX A - IX IRentang kelasVII sampai IXKurikulumKurikulum 2013AlamatLokasiJl. Kompol R. Soekanto, Mangunharjo, Kecamatan Tembalang, Semarang, Jawa Tengah, IndonesiaTel./Faks.(024) 76580644Surelsmpn33semarang@yahoo.co.idMotoMotoBerprestasi, Beriman, Berbudi Peker...

 

2024 Ohio Democratic presidential primary ← 2020 March 19, 2024 2028 → ← KSLA →143 delegates (127 pledged and 16 unpledged) to the Democratic National ConventionReporting98%as of March 20, 2:17 PM EDT   Candidate Joe Biden Dean Phillips (withdrawn) Home state Delaware Minnesota Estimated delegate count 124 3 Popular vote 456,523 67,889 Percentage 87.1% 12.9% County results Biden   60 – 70%   70 – 80% ...

Синелобый амазон Научная классификация Домен:ЭукариотыЦарство:ЖивотныеПодцарство:ЭуметазоиБез ранга:Двусторонне-симметричныеБез ранга:ВторичноротыеТип:ХордовыеПодтип:ПозвоночныеИнфратип:ЧелюстноротыеНадкласс:ЧетвероногиеКлада:АмниотыКлада:ЗавропсидыКласс:Пт...

 

NMI المعرفات الأسماء المستعارة NMI, N-myc and STAT interactor معرفات خارجية الوراثة المندلية البشرية عبر الإنترنت 603525 MGI: MGI:1928368 HomoloGene: 3441 GeneCards: 9111 علم الوجود الجيني الوظيفة الجزيئية • ‏GO:0001948، ‏GO:0016582 ربط بروتيني• ‏GO:0001104 transcription coregulator activity• identical protein binding المكونات الخلوية • سيتوبلازم...

 

1918 film Wild WomenPoster for filmDirected byJohn FordWritten byHarry CareyJohn FordGeorge HivelyProduced byHarry CareyStarringHarry CareyCinematographyJohn W. BrownBen F. ReynoldsDistributed byUniversal Film Manufacturing CompanyRelease date February 25, 1918 (1918-02-25) Running time50 minutesCountryUnited StatesLanguagesSilentEnglish intertitles Wild Women is a 1918 American silent Western comedy film directed by John Ford and featuring Harry Carey. The film is considered t...

Month of 1966 1966 January February March April May June July August September October November December << June 1966 >> Su Mo Tu We Th Fr Sa 01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30   June 3, 1966: Gemini 9A launched June 2, 1966: Surveyor 1 takes selfie of footprint on Moon June 23, 1966: PAGEOS, big enough to be seen with naked eye, put into orbit The following events occurred in June 1966: June 1, 1966 (Wednesday) The 158th...

 

2020年夏季奥林匹克运动会波兰代表團波兰国旗IOC編碼POLNOC波蘭奧林匹克委員會網站olimpijski.pl(英文)(波兰文)2020年夏季奥林匹克运动会(東京)2021年7月23日至8月8日(受2019冠状病毒病疫情影响推迟,但仍保留原定名称)運動員206參賽項目24个大项旗手开幕式:帕维尔·科热尼奥夫斯基(游泳)和马娅·沃什乔夫斯卡(自行车)[1]闭幕式:卡罗利娜·纳亚(皮划艇)&#...

 

Egyptian author and Islamic theorist (1906–1966) Sayyid Qutbسيد قطبQutb on trial in 1966[Note 1]PersonalBornSayyid Ibrahim Husayn Shadhili Qutb(1906-10-09)9 October 1906Mūshā, Asyut Governorate, Khedivate of EgyptDied29 August 1966(1966-08-29) (aged 59)Cairo, United Arab RepublicCause of deathExecution by hangingReligionIslamNationalityEgyptianEraModern eraJurisprudenceShafi'iCreedModern SunniMain interest(s)Islam, politics, Quranic exegesis (tafsir)Notable idea(s)Jahil...

Infantry fighting vehicle, MRAP Mine Protected Combat Vehicle – MPCV Mine Protected Combat Vehicles (MPCV) c.1979-1980TypeInfantry fighting vehicle, MRAPPlace of originRhodesiaService historyIn service1978–presentUsed byRhodesia, ZimbabweWars1980 Entumbane clashes1981 Entumbane uprisingMozambican Civil WarSecond Congo War2017 Zimbabwean coup d'étatSpecificationsMass7.2 tonnesLength4.95 mWidth2.4 mHeight2.8 mCrew2+11Armor4.5 to 10 mm & compositeMainarmamentOn...

 

French writer and philosopher Michel HenryMichel Henry at the early 1990sBorn10 January 1922Haiphong, French Indochina (present-day Vietnam)Died3 July 2002 (2002-07-04) (aged 80)Albi, FranceAlma materÉcole Normale Supérieure, University of ParisSpouse Anne Pécourt ​(m. 1958)​Era20th-century philosophyRegionWestern philosophySchoolPhenomenologyMaterial phenomenologyMain interestsEthicsPhilosophy of religionNotable ideasPhenomenology of life,materi...

 

Bingin TelukKelurahanNegara IndonesiaProvinsiSumatera SelatanKabupatenMusi Rawas UtaraKecamatanRawas IlirKodepos31655Kode Kemendagri16.13.04.1005 Kode BPS1613060012 Luas... km²Jumlah penduduk... jiwaKepadatan... jiwa/km² Batang Rawas dekat Bingin Teluk (1893). Bingin Teluk adalah sebuah kelurahan yang berada di wilayah Kecamatan Rawas Ilir, Kabupaten Musi Rawas Utara, Sumatera Selatan, Indonesia. Pranala luar (Indonesia) Keputusan Menteri Dalam Negeri Nomor 050-145 Tahun 2022 tentang P...

يفتقر محتوى هذه المقالة إلى الاستشهاد بمصادر. فضلاً، ساهم في تطوير هذه المقالة من خلال إضافة مصادر موثوق بها. أي معلومات غير موثقة يمكن التشكيك بها وإزالتها. (نوفمبر 2019) الرابطة الجزائرية المحترفة الأولى 1987-1988 تفاصيل الموسم الرابطة الجزائرية المحترفة الأولى  البلد الجزا...

 

Physical quantity in radiometry For other uses, see Radiance (disambiguation). In radiometry, radiance is the radiant flux emitted, reflected, transmitted or received by a given surface, per unit solid angle per unit projected area. Radiance is used to characterize diffuse emission and reflection of electromagnetic radiation, and to quantify emission of neutrinos and other particles. The SI unit of radiance is the watt per steradian per square metre (W·sr−1·m−2). It is a directional qua...

 

Lukisan dari tahun 1887 yang menggambarkan seorang anak yang diajarkan mengenai provinsi Alsace-Lorraine yang lepas setelah Perang Prancis-Prusia. Revanchisme (dari kata dalam bahasa Prancis, bahasa Prancis: revanche, yang berarti balas dendam) adalah istilah yang digunakan semenjak tahun 1870-an untuk mendeskripsikan manifestasi politik dari kehendak untuk mengembalikan wilayah yang direbut oleh negara lain, yang sering kali memicu perang atau pergerakan sosial. Kekuatan pergerakan revan...

Financial market Part of a series onCapitalism Concepts Austerity Business Business cycle Businessperson Capital Capital accumulation Capital markets Company Corporation Competitive markets Economic interventionism Economic liberalism Economic surplus Entrepreneurship Fictitious capital Financial market Free price system Free market Goods and services Investor Invisible hand Visible hand Liberalization Marginalism Money Private property Privatization Profit Rent seeking Supply and demand Surp...

 

Warsaw Open 2006SingolareSport Tennis Vincitore Kim Clijsters Finalista Svetlana Kuznecova Punteggio7-5, 6-2 Tornei Singolare Singolare   Doppio Doppio 2005 2007 Voce principale: Warsaw Open 2006. Il singolare del Warsaw Open 2006 è stato un torneo di tennis facente parte del WTA Tour 2006. Justine Henin-Hardenne era la detentrice del titolo, ma si è ritirata dal torneo a causa di un infortunio alla schiena. Kim Clijsters ha battuto in finale Svetlana Kuznecova 7-5, 6-2 Indice 1 Teste ...

 

Gambar fibromatosis Fibromatosis adalah jaringan ikat muda atau fibroblast yang mengalami pertumbuhan berlebih yang disebut dengan profilerasi.[1] Hal ini dapat terjadi pada radang atau neoplasma.[1] Golongan fibramatosis ini tidak termasuk dalam golongan neoplasma, karena meskipun selnya telah mengadakan sebuah invasi di jaringan sekitarnya, hal tersebut tidak pernah menyebabkan metastatis.[1] Karena pertumbuhan invasif inilah, fibromatosis selalu dapat kambuh sehingg...

Universidad de Tarapacá Sigla UTALema Universidad del EstadoTipo Pública (Tradicional)Fundación 11 de diciembre de 1981 (42 años)[1]​LocalizaciónDirección Avenida General Velásquez 1775 Arica,  Arica y Parinacota, Chile ChileCampus Velásquez (Arica)Saucache (Arica)Azapa (Arica)1 044 464 metros cuadrados (104,4 ha)[2]​Coordenadas 18°29′17″S 70°17′40″O / -18.488111111111, -70.294583333333Otras sedes Esmeralda (Iqui...

 

Cette liste est une ébauche concernant la Première Guerre mondiale et l’aéronautique. Vous pouvez partager vos connaissances en l’améliorant (comment ?) selon les recommandations des projets correspondants. La Première Guerre mondiale voit le plein essor des premiers avions militaires, après de timides tâtonnements et utilisations avant guerre. (Voir aussi Liste des armes de la Première Guerre mondiale, qui comporte une longue liste d'avions militaires). Avions et dirigeable...