About Schmidt (euskaraz Schmidti Buruz) 2002ko Alexander Payne estatubatuar zinema zuzendariaren drama-komedia filma bat da. Louis Begley idazlearen About Schmidt eleberrian oinarritua dago. Jack Nicholson, Hope Davis, Dermot Mulroney eta Kathy Bates aktoreek antzeztu zuten.
Filma Nebraska eta Colorado estatuetan filmatu zen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Warren Schmidt (Jack Nicholson) bizitzako garai zail batean dagoen Omahako adindun gizona da, une berean ezusteko ugari izan baiditu. Hasteko, 66 urte bete ditu eta bizi osoan lan egin duen Woodmen of the World aseguruetxetik erretiroa hartu berri du, ondorioz ezer egin gabe eta hainbeste denbora librearekin erabat galdua sentitzen da. Bestalde, bere alaba bakarra den Jeannie, Schimdtek erabateko inozotzat duen Randall izeneko gizon batekin ezkontzera doa. Gainera, astero Afrikan bizi den Ngudu izeneko mutiko bati lagutzeko asmoz haur umezurtzei laguntza ematen dien erakunde bati diru laguntzak ematen dizkio. Hori gutxi balitz, Warrenek elkarrekin 42 urtez ezkonduak egon ondoren ezustean Helen emaztea nola hiltzen den ikusiko du.
Galdua eta bakarrik sentitzen denez, Warrenek bizitzari aurre egin eta iraganean bere emaztea desleial izan zitzaiola ohartuko da. Hortaz, gertakari guzti horiek bultzarazita autokarabana batean Coloradoko Denver hirira bidaiatzea otuko zaio, bertan ospatuko den bere alabaren ezkontza geldiarazteko asmoz. Bidean, Schmidtek Nebraska aldean hainbat adiskide bitxi egingo ditu, bere barne malenkoliaren bidez, hain harrotzak zaizkion lekuetan barna hain galdua eta harrotza ez sentitzen ahaleginduko delarik, hauetan Schmidtek bere emazte hilberriaren atsebakea eta dolua, nahiz zahartzen ari denaren sentimendua eta bakardadearen pena kontsolatzen saiatuko da, jada deseroso sentitzen den mundu batean, gustura sentiarazten bere inguruko gauz nahiz jende guztia alferrikakoa eta zentzugabea dela uste baitu.
Aktoreak
Sariak eta izendapenak
Sariak
Izendapenak
Kanpo estekak