Abbas Kiarostami |
---|
|
|
Jaiotza | Teheran, 1940ko ekainaren 22a |
---|
Herrialdea | Iran |
---|
Talde etnikoa | Irandar herriak |
---|
Heriotza | Parisko 14. barrutia, 2016ko uztailaren 4a (76 urte) |
---|
Heriotza modua | berezko heriotza: urdaileko minbizia konplikazio kirurgikoa |
---|
|
Seme-alabak | |
---|
|
Heziketa | Teherango Unibertsitatea |
---|
Hizkuntzak | ingelesa persiera |
---|
Ikaslea(k) | |
---|
|
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, argazkilaria, zinema ekoizlea, poeta, film-muntatzailea, aktorea, margolaria, eskultorea, argazki-zuzendaria, diseinatzaile grafikoa, ilustratzailea, fotokazetaria, editore-laguntzailea, produktorea eta errealizadorea |
---|
Jasotako sariak | |
---|
Genero artistikoa | Minimalismoa poetry film (en) |
---|
|
|
|
Abbas Kiarostami (persieraz: عباس کیارستمی; Teheran, 1940ko ekainaren 22a - Paris, 2016ko uztailaren 4a) irandar zinema-zuzendari eta gidoigilea izan zen. Arte Ederretako ikasketak egin zituen. Pintore eta diseinatzaile grafiko gisa jardun zuen lanean. 60ko hamarkadan, sormen handia erakutsi zuen publizitate-zinemagintzan, eta iragarki asko egin zuen. 1969an, Haur eta Nerabeen Adimen Garapenerako Institutuan sartu zen. Institutu horren babespean, hainbat film labur egin zituen, gehienak didaktikoak, adibidez, Nan va kuche. Iraultza Islamiarra baino lehen, bi film luze egin zituen. Iraultzaren ondoren, Iranen geratzea eta institutu horretan jarraitzea erabaki zuen. Haurren mundua islatzen dute Kiarostamiren film askok. 1987an, Jâne-ye dust koŷâst? filma grabatu zuen. Locarnoko 1989ko Jaialdian, oso harrera ona izan zuen, eta ospea eman zion nazioartean. Beste film aipagarri batzuk hauek dira: Avvaliha (1985), Mashq-e shab (1989), Nama-ye nazdik (1990), Zendegi va digar hich (1991), Olibondoetan zehar (1993), Gerezien zaporea (1997). Azken film horri Urrezko Palma eman zioten 1997ko Canneseko Zinemaldian. 2010ean, Copie Conforme (Copia Certificada) filmak Urrezko Galburua irabazi zuen Valladolideko Semincin, eta filmeko protagonista Juliette Binochek, Emakumezko Aktore Onenaren Saria, Cannesko Zinemaldian.
Erreferentziak
Kanpo estekak