A Time for Killing (euskaraz Hiltzeko Garaia), 1967ko jatorriz Roger Corman estatubatuar zinema zuzendariak zuzentzen hasi baina Phil Karlson zuzendariak amaitutako western film bat da. Glenn Ford, George Hamilton, Inger Stevens eta Harrison Ford (kredituetan Harrison J. Ford) aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
AEBetako Gerra Zibilean zehar, soldadu konfederatuak espetxe unionista batetik ihes egin eta Mexikoko mugara zuzenduko dira. Bidean, gerra amaitu berri delako berria daraman mezulari unionista bat hilko dute. Mezua sekretupean gordez, kapitainak bere soldaduek aurrera jarraitu dezaten lortuko du eta laster berak atzematera joan den gudaroste unionista batekin borrokatu beharko dute, haiek ere ez dakite gerraren amaiera jada jazo denik.
Aktoreak
Kanpo estekak