A Terrible Beauty edota The Night Fighters (euskaraz Edertasun Izugarria edota Gau Borrokalariak), 1960ko Tay Garnett estatubatuarrak zuzendutako drama film bat da. Arthur J. Roth idazlearen 1958ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Robert Mitchum, Richard Harris, Dan O'Herlihy, Anne Heywood eta Cyril Cusack aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1941, Ipar Irlanda,Bigarren Mundu Gerra garaian Alemania Naziaren bonbardeketen presiopean dagoen Erresuma Batua ahulagoa dagoenez, Irlandako askatasuna nahi duten gizon eta emakumeak haren aurkako borroka areagotzeko aukeraz baliatuko dira. Don McGinnis (Dan O'Herlihy) IRAko buruak Dermot O'Neill (Robert Mitchum) behin betiko erakunde armatuko kide bihurtu dadin ahaleginduko da, baina O'Neillek erakundearen metodo bortitzei uko egin eta gainera Neeve Donnelly (Anne Heywood) neskalagunarekin ezkondu eta Ingalaterrara bizitzera joateko asmoa du. IRAren misioetako batean O'Neillen laguna den Sean Reilly (Richard Harris) britainiarrek atzemana izango da eta O'Neilli zeini leial izan beharko zaionari buruzko zalatzan piztuko zaio, Irlandari edo bere ohore pertsonalari.
Aktoreak
Kanpo estekak