A Million Ways to Die in the West (euskaraz Mendebaldean Hiltzeko Milioi Bat Modu) 2014ko Seth MacFarlan estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle, gidoilari eta aktoreak zuzendu, ekoitzi, idatzi eta antzeztutako umorezko western film bat da. MacFarlanez gain, Charlize Theron, Amanda Seyfried, Neil Patrick Harris, Giovanni Ribisi, Sarah Silverman eta Liam Neeson aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1882, Mendebalde Urruna, Arizona, Old Stump Herria. Albert (Seth MacFarlane) artzain koldar bat da, pistola-duelu batean atzera egitean, Louise (Amanda Seyfried) neskalagunak laga eta Doy (Neil Patrick Harris) dendari harroputzaren emaztegai bilakatuko da. Halere, herrira Anna (Charlize Theron) emakume ederra iritsi berri da, Albert berataz maitemintzeaz gain, Annak pistolekin trebe izaten irakatsi eta berehala frogan jarri beharko duen kemena eskuratzen lagunduko dio, izan ere, Anna erakargarriaren senarra eta legezkanpoko pistolaria den Clinch (Liam Neeson) herrira mendeku bila ailegatu baita.
Aktoreak
- Seth MacFarlane: Albert Stark, artzaina
- Mike Salazar: Albert 6 urterekin
- Charlize Theron: Anna Barnes-Leatherwood, Clinch Leatherwooden emaztea, Albertekin adiskidetua
- Liam Neeson: Clinch Leatherwood, legezkanpoko pistolari gupidagabea eta Annaren senarra
- Giovanni Ribisi: Edward, Alberten lagun onena eta Ruthen mutilaguna
- Neil Patrick Harris: Foy, Old Stump herriko biztanlea eta Louisen senargai berria
- Sarah Silverman: Ruth, Edwarden neskalaguna eta emagaldua
- Amanda Seyfried: Louise, Alberten neskalagun ohia
- Christopher Hagen: George Stark, Alberten aita zakarra
- Wes Studi: Cochise
- Rex Linn: Sheriffa/Narratzailea
- Alex Borstein: Millie, Ruthek lan egiten duen putetxeko madama
- Ralph Garman: Dan
- John Aylward: Pastor Wilson
- Amick Byram: Marcus Thornton
- Evan Jones: Lewis, legezkanpoko pistolaria eta Clinch Leatherwooden bigarrena
- Dylan Kenin: Pastorren semea
Kameoak
Kanpo estekak