50 First Dates (euskaraz Lehen 50 Hitzorduak) 2004ko Peter Segal estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako amodiozko komedia film bat da. Adam Sandler, Drew Barrymore, Rob Schneider, Sean Astin, Lusia Strus, Blake Clark eta Dan Aykroyd aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Henry (Adam Sandler) Hawaiien lan egiten duen albaitari bat da, eta nagusiki pasaeran doazen emakumezko turistekin oheratu ohi da, ez baitu harreman finkorik nahi.
Baina egun batez, egunero gosaltzen duen kafetegian Lucy (Drew Barrymore} izeneko neska ezagutu eta hartaz maiteminduko da. Baina Lucyk bere aitarekin (Blake Clark) autoan zihoala izandako trafiko istripu baten ondorioz nolabaiteko nahasmen mental bat du, istripuaren eguna oroimean gelditu eta ez da informazio berria jaso eta gogoratzeko gai. Hortaz, egun oro amaitu eta biharamunean ez da aurreko egunaz ezertxo ere oroitzen, honek Henry eta Lucyren harremana nahastu eta egoera barregarri eta xelebre ugari sortaraziko ditu.
Aktoreak
Kanpo estekak