2021eko mendebaldeko Ipar Amerikako bero-bolada

2021eko mendebaldeko Ipar Amerikako bero-bolada
Irudia
MotaBero bolada
Denbora-tarte2021eko ekaina - 2021eko uztaila
Data2021
KokalekuColumbia Britainiarra
Washington
Oregon
Idaho
Kalifornia
Nevada
Alberta
Ipar-mendebaldeko Lurraldeak
Yukon
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak eta Kanada
Pertsona hilak905

2021eko mendebaldeko Ipar Amerikako bero-bolada Pazifikoko ipar-mendebaldean eta mendebaldeko Kanadan 2021eko ekainaren amaieran hasitako eta uztailaren erdian amaitutako bero-bolada iraunkorra izan zen. Beroak Estatu Batuetako iparraldeko Kalifornia, Idaho, mendebaldeko Nevada, Oregon eta Washington estatuak kaltetu zituen, baita Kanadako Columbia Britainiarra eta, bere azken fasean, Alberta, Manitoba, Ipar-mendebaldeko Lurraldeak, Saskatchewan eta Yukon, Kanadan.[1] Kaliforniako erdialdeko eta hegoaldeko eskualdeak, Nevadako ipar-mendebaldea eta hegoaldea eta Montana eta Wyoming estatuko zenbait eskualde ere kaltetu ditu, baina tenperaturaren anomaliak ez ziren iparralderago dauden eskualdeak bezain muturrekoak izan.

Bero-bolada klima aldaketak eragindako eta berebiziko indarra zuen gorakada baten ondorioz hasi zen. Eskualdean inoiz erregistraturiko tenperaturarik handienak eragin zituen, tartean Kanadako errekor historikoa (49,6º).[2] Bero-boladak baso-sute zabal ugari eragin ditu, ehunka kilometro koadroko azalera dutenak, eta horrek errepideetako etenaldi orokorra eragin du. Horietako batek, Lytton herriko zati handi bat suntsitu zuen, Kanadarako tenperatura errekorra ezarri zuen herria hain zuzen ere.[3] Beroak bideko eta trenbideko azpiegituretan ere kalteak eragin zituen, negozioak ixtera behartu zuen, kultur ekitaldiak eten zituen eta glaziareak urtzea eragin zuen, horietako batzuk uholdeak eragin zituztenak.

The Guardian egunkariak jakinarazi zuenez, adituek uste zuten Kanadako hego mendebaldean izan ziren bero bortitzek sekulako triskantza eragin zutela itsasoko animalietan. Euren kalkuluen arabera, baliteke mila milioi baino gehiago izatea bero handiek hildako animaliak.[4]

Oraindik ez dugu hildakoen kopuru zehatza ezagutzen, baina hazten jarraitzen du. 2021eko uztailaren 2an, Columbia Britainiarreko buru forentseak probintzian ohi baino 480 bat-bateko heriotza izan zirela esan zuen, gehienak edo guztiak beroaren ondorioz hil zirela iradokitzen duena. Estatu Batuetako heriotzak 95 dira gutxienez Oregonen (horietatik 59 Portland hiriburua duen Multnomah konderrian) eta 38 gutxienez Washingtonen.[5]

Erreferentziak

Kanpo estekak


Meteorologia Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.